Erving Goffman

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Erving Goffman
GoffmanE.jpg
Bizitza
Jaiotza Mannville1922ko ekainaren 11
Herrialdea  Kanada
 Ameriketako Estatu Batuak
Heriotza Filadelfia1982ko azaroaren 19a (60 urte)
Heriotza modua berezko heriotza: Minbizia
Familia
Ezkontidea(k) Gillian Sankoff  (1981 -  1982)
Seme-alabak
Hezkuntza
Heziketa Torontoko Unibertsitatea
Chicagoko Unibertsitatea
Hizkuntzak ingelesa
Jarduerak
Jarduerak soziologoa eta ez-fikzio idazlea
Enplegatzailea(k) Kaliforniako Unibertsitatea Berkeleyn
Lan nabarmenak The Presentation of Self in Everyday Life
Jasotako sariak
Kidetza Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia

Ervin Goffman (Manville (Alberta), Kanada, 1922ko ekainaren 11nFiladelfia, Estatu Batuak, 1982ko azaroaren 19an) soziologo eta idazlea, mikrosoziologiaren aitzindaritzat hartzen da. Pertsonen arteko elkarrekintzaren oinarrizko elementuak aztertu zituen, beti talde txikietan zentratuz, garai hartaraino egiten ziren eskala handiko ikerketa soziologiko gehientsuenetatik aldenduz[1].

Goffman XX. mendeko soziologo nabarietakoen artean kokatu ohi da, Max Weber, Durkheim eta Mead bezalakoekin batera. Soziologo horien pausoak oinarritzat hartuz, elkarrekintzaren prozesu mikrosozialak azpimarratuko zituen soziologia batean sakontzen saiatu zen. Elkarrekintza sinbolikoaren teoriko bezala, bere interes nagusia zera izan zen: esanahiek eta sinboloek, giza-ekintzarengan eta giza-elkarrekintzarengan duten eragina aztertzea.

Arte Maisutza titulua 1945ean lortu zuen Torontoko Unibertsitatean. Karrera eta doktoretza Chicagoko Unibertsitatean egin zituen, 1949an eta 1953an.

Chicagoko Unibertsitatean Everett Hughes, Edward Shils eta W. Lloyd Warner izan zituen lagun. Mikrosoziologian edo buruz-buruko elkarrekintzen ikerketen aitzindari bihurtuko zen. Heriotzaren ostean, bere eragina handituz joan da.

Bibliografia nabarmenena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1959: The Presentation of Self in Everyday Life. University of Edinbourg Social Sciences Research Centre. (gaztelerazko edizioa: La presentación de la persona en la vida cotidiana, Amorrortu, Buenos Aires, 1993).
  • 1961: Asylums: Essays on the Social Situation of Mental Patients and Other Inmates. New York, Doubleday. (gaztelarazko edizioa: Internados: Ensayos sobre la situación social de los enfermos mentales. Amorrortu, Buenos Aires, 1994).
  • 1963: Stigma: Notes on the Management of Spoiled Identity. Prentice-Hall. (gaztelarazko edizioa: Estigma La identidad deteriorada. Amorrortu, Buenos Aires, 2003).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. RITZER, G. (1995): Teoría sociológica comtemporanea, McGraw-Hill.