Pitirim Sorokin

Wikipedia(e)tik
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Pitirim Sorokin
Питирим Сорокин.jpg
1918ko Errusiako batzar konstituziogileko diputatua

Bizitza
Jaiotza Q152618941889ko urtarrilaren 23a
Herrialdea  Errusiar Inperioa
 Errusiako Sobietar Errepublika Sozialista Federatiboa
 Ameriketako Estatu Batuak
Heriotza Winchester1968ko otsailaren 10a (79 urte)
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzak errusiera
Lanbidea
Lanbidea soziologoa, filosofoa eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k) Harvard Unibertsitatea
Kidetza Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia

Pitirim Alexandrovitx Sorokin, errusieraz Питири́м Алекса́ндрович Соро́кин (Turya, Komi, Errusia, 1889ko otsailaren 4agreg./urtarrilaren 21ajul. - Winchester, AEB, 1968ko otsailaren 10a) jatorri errusiarreko Estatu Batuetako soziologoa izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kerenskiren gobernuko kidea eta Petrogradoko Unibertsitateko irakaslea izan zen. Boltxebismoaren kontra aritzeagatik, Estatu Batuetara erbesteratu behar izan zuen (1923); Harvardeko Soziologiako saila sortu, eta Nazioarteko Soziologia Institutuko irakaslea izan zen.

Jokabidearen soziologiaz arduratu zen, metodo konparatiboa eta estatistikoa erabili zituen, eta egitura eta dinamika aztertu zituen. Haren teoriaren oinarriak hauek dira: bi sistema soziokultural nagusiren bereizketa, sistema zentzuzko edo bidezkoaren (enpirikoa, natura-zientziekin lotua) eta idealistaren (mistikoa, fedearekin lotua) bereizketa, alegia; eta bi sistema horiek historian zehar eratu dituzten zikloak. Lan nagusiak: Social and Cultural Dynamics (1937-1941); Man and Society in Calamity (1942); Altruistic Love (1950).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Pitirim Sorokin Aldatu lotura Wikidatan