Zezidio
Zezidioa intsektuen, artropodoen, nematodoen, bakterien edo onddoen eraginez, landare-organo batean sortzen den koskor edo eskrezentzia da. Quercus familiako zuhaitzetan (haritz, arte, artelatz, erkametz...) azaltzen direnei kuku-sagarra edo kuskuilua esaten zaie.
Koskorra begetalak parasitoaren presentziaz babesteko sortutako tumore onbera gisako ehuna da. Koxkor horiek landarearen meristemoetan, ehuna azkar hazten diren zeluletan sortzen dituzte, zurtoin, adaxka, kimu berri eta hostoetan eta hainbat forma har dezakete. Landarearentzat eraso edo infekzioa isolatzen du eta erasotzailearentzat eta haren larbentzat gordelekua eta elikagaia da. Intsektuek landarearen hazkundea edo zelula-banaketa azkartzen den unean, udaberrian alegia, sortarazten dituzte.
Landareetan zezidioak sortzen dituztenen artean hauek daude:
- intsektuak: zinipido listorra, hainbat diptero (Cecidomyiidae eta Tephritidae), landare-zorri eta psilidoak;
- onddoak: Gymnosporangium;
- bakterioak: Agrobacterium tumefaciens;
- birusak;
- landareak: Viscum.
Galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Pineapple gall on Sitka Spruce caused by Adelges abietis.
Developing Pineapple pseudocone galls on Norway Spruce
Erabilera[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Zezidio horiek tanino asko dituzte; hori dela eta antzinatik astringentetzat erabili izan dira, eta, batez ere, larruak ontzeko eta tinta nahiz koloratzaileak egiteko[1][2].