Zinipido

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Zinipidoak
Sailkapen zientifikoa e
Erreinua: Animalia
Filuma: Arthropoda
Klasea: Insecta
Ordena: Hymenoptera
Goifamilia: Cynipoidea
Familia: Cynipidae
Latreille, 1802
Generoak

Zinipido himenopteroen ordenako Cynipidae familiako intsektuez esaten da. Neurriz txikiak edo oso txikiak izaten dira (1-8 mm), itxuraz euliaren edo liztorraren antzekoak eta kolorez beltzaranak gehienak, eta arre gorrixkak edo horixkak gainerakoak. Familia honetako zenbait intsekturen larben eraginez sortzen dira haritz eta arrosen hostoetan kuku-sagarrak. Familia honetako intsekturik ezagunenak Neuroterus quercusbaccarum, haritzaren kuku-sagarra edo poxpolina eragiten duena, eta Diplolepis rosae, arrosaren kuku-sagarra eragiten duena dira. Europan eta Amerikan bizi dira, eta guztira 1.300 espezie-inguru dira.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Zinipido Aldatu lotura Wikidatan