Zianuro

Wikipedia(e)tik
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Zianuro
Modeloa
Identifikadoreak
CAS zenbakia 57-12-5
PubChem 5975
ChemSpider 5755
UNII OXN4E7L11K YesY
ChEBI CHEBI:17514
Propietateak
Formula molekularra CN
Masa molarra 26.02 g mol−1
Kontrakoa esaten ez bada, emandako datuak baldintza normaletan (25 °C, 100 kPa) hartuak dira.
Erreferentziak

Zianuroa zianuro multzoko konposatu kimiko bat da, -C≡N bezala errepresentatutako anioi monobalentea. Karbono atomo bat eta nitrogeno atomo baten lotura kimikoaz sortzen da.

Toxikotasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zianuroa batez ere literatura eta zineman pozoi bezala erabiltzen den ohiko sustantzia da, halere, errealitatean are gehiago erabili izan den konposatua den arren. Bigarren Mundu Gerran espioi ugarik erabili zuten prusiar azido eran etsaiak harrapatzean buruaz beste egiteko, baita Holokaustoko nazien gas ganbaretan Zyklon B izenpean edo AEBtako exekuzioetan potasio zianuro bezalaxe.

Baina nondik datorkio bere toxikotasuna? Bizi zientzietako norbaiti galdetuz gero oxidazio erreakzioak geldiarazteko duen gaitasunetik erantzungo dizue ziurrenik. Alegia, zelulek energia sortu ahal izateko arnasketa zelularra egin behar dute, oxigenoa kontsumituz ATP edo “txanpon energetikoa” sortzeko. Zianuroak erreakzio hauetarako ezinbesteko den pausu bat geldiarazten du: oxigenotik ATPrako elektroien transferentzia.

Erreakzio hau geldiaraztean ezin da ATPrik ekoiztu eta ondorioz zelula hil egiten da izaki eukarioto gehienek ezin baitute oxigenorik gabe lan egin.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Zianuro Aldatu lotura Wikidatan