Edukira joan

Zigor fisiko

Wikipedia, Entziklopedia askea
Zigor fisikoa emateko eskoletan erabiltzen zen palmeta.

Zigor fisikoa, diziplina fisikoa edo gorputz-zigorra lesiorik eragin gabe eta min-esperientzia eragiteko asmoz, indar fisikoa erabiltzea da. Helburua jokabide bat zuzentzeko edo kontrolatzeko asmoa izan daiteke, normalean haur batena baina baita ere, kultura askotan, historikoki tokiko legeen kontrako ekintzaileena. Biak, haurrena eta delitugileena, toki askotan debekatu egin bada, oraindik orain, munduan, asko erabiltzen dira.

Eskuekin edo objekturen batekin kolpe gogorrak emanez aplikatzen da. Gehiegizko indarra aplikatuz gero, kalte handiak eragin ditzake. Haurren kasuan, batzuetan, gorputzeko ataletatik tira egiten da baita ere, hala nola iletik edo belarrietatik. Gaur egun, haurrei horrelako zigorrak aplikatzea ezjakintasunarekin lotzen da.

Hainbat azterlanek lotu dituzte zigor fisiko "normatiboa" eta haurren erasoa, delinkuentzia eta helduaroko senar-emazteen tratu txarra; azterketa horien arabera, zigor fisikoa gurasoen, anai-arreben, ikaskideen eta ezkontideen aurkako eraso maila handiagoekin lotu zen.

Mundu modernoan, gorputz-zigorrak haurren diziplinarako modu bat izaten jarraitzen du; hala ere, 1950eko hamarkadaz geroztik, haren erabilerak behera egin du. Herrialde batzuetan debekatuta dago; beste herrialde batzuetan, berriz, gurasoei oraindik uzten diete zigor fisikoak erabiltzen, baina gutxitan erabiltzen dira. Gorputz-zigorra debekatuta dago gaur egun mendebaldeko herrialde gehienetan eta mendebaldekoak ez diren nazio industrializatuetan.

Kolpe motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oinetan kolpeen zigorra, Persian, XX. mende hasieran.

Ondorioak osasunerako[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Journal of Behavioral Medicine aldizkarian argitaratutako lan batek, Saudi Arabian egina, haurtzaroan zigor fisikoak jasan zituztenen artean helduaroan asma eta minbizia izateko arriskua areagotu zela aurkitu zuen.[1]

Era horretako lehenengo azterlanetako batek haurtzaroko zaplaztekoak eta zigorkadak helduaroko nahaste psikiatrikoekin lotu zituen Kanadako lagin handi batean, eta zigor fisikoa eta haurren, gazteen eta helduen osasun mentaleko hainbat arazo lotu zituen; besteak beste, depresioa, zorigaiztoa, antsietatea, itxaropenik gabeko sentimenduak, drogen eta alkoholaren erabilera eta desoreka psikologiko orokorra.[2]

Sexualitatean[aldatu | aldatu iturburu kodea]

BDSM saio bat.

Gorputz-zigorra sexu-ekintza fetitxistan ere erabil daiteke, eta parafilia-sail baten oinarria da, batez ere zartada eta ipurdiko moduan. Fenomeno hori Richard von Krafft-Ebing psikologo alemaniarrak behatu zuen lehenik, eta hark iradoki zuen sadismoa eta masokismoa askotan eskolan gorputz-zigorra jaso zuten haurren esperientziatik abiatuta garatzen direla.[3] Interpretazio herrikoia izan bada ere, Sigmund Freudek arbuiatu egin zuen, eta adierazi zuen gorputz-zigorren interes sexuala lehen haurtzaroan garatzen dela eta oso gutxitan lotzen dela benetako zigor-esperientziekin.[4] Hala ere, sexualitatea oso lotuta dago haurtzaroan ikusitako jokabidearekin, hautematen den indarkeriaren eta sexu-kitzikapenaren artean gertatzen den baldintzapenak eragin baitezake haurtzarotik sortutako jokabide hori.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Hyland, Michael E.; Alkhalaf, Ahmed M.; Whalley, Ben (diciembre de 2013). «Beating and insulting children as a risk for adult cancer, cardiac disease and asthma». Journal of Behavioral Medicine 36 (6): 632-640. doi:10.1007/s10865-012-9457-6.
  2. Rodriguez, Christina M. (2003). «Parental Discipline and Abuse Potential Affects on Child Depression, Anxiety, and Attributions». Journal of Marriage and Family 65 (4): 809-817. ISSN 0022-2445.[1]
  3. Krafft-Ebing, R. Psychopathia Sexualis. London & Philadelphia: F.A. Davis Co., 1892.
  4. Freud, S. "A child is being beaten". International Journal of Psychoanalysis 1919; 1:371.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • [2] «Haurren tratu txarrak: haurtzaroan ere dena ez da zoriona».