Edukira joan

Zikladeak

Koordenatuak: 37°00′00″N 25°10′00″E / 37°N 25.166666666667°E / 37; 25.166666666667
Wikipedia, Entziklopedia askea
Zikladeak
Datu orokorrak
Garaiera1.008 m
MotaUhartedi
Azalera2.572 km²
Geografia
Map
Koordenatuak37°00′00″N 25°10′00″E / 37°N 25.166666666667°E / 37; 25.166666666667
UTC orduaUTC+02:00 eta UTC+03:00
Estatu burujabe Grezia
Decentralized administration of GreeceDecentralized Administration of the Aegean
EskualdeaHego Egeo
Ur-gorputzaEgeo
Leku geografikoaEgeoko uharteak

Zikladeak edo Ziklade uharteak[1][2] (grezieraz: ΚυκλάδεςKyklades) Egeo itsasoko Greziako uhartedia da. 2.572 km2 ditu, eta 112.615 biztanle (2001). Hiriburua Ermoupoli da (Syros uhartea). Hogeita hamar bat uhartek osatua da; haietatik garrantzitsuenak hauek dira: Amorgos, Andros, Delos, Ios, Kea, Kimolos, Kithnos, Milos, Mikonos, Naxos (uhartea), Paros, Santorini (Thera), Serifos, Sifnos, Syros, Tinos, Sikinos, Anafi, Kimolos, Antiparos, Folegandros. Uharteak itsaspeko mendietako gailurrak dira. Izena Delos uharte sakratuaren inguruan moldatzen duten zirkulu-itxuratik datorkie (kyklos). Ekoizpen nagusiak hauek dira: ardoa, tabakoa, fruituak, mineralak, marmola. XX. mendean uhartedia bizkor husten ari zen, harik eta turismoa garatu zen arte.

Antzinatean Brontze Aroko kultura-gunea izan zen, (K.a. 3000 urte). Zikladeetako kultura Kretakoa eta Mizenaskoa baino ehunka urte lehenago garatu baitzen bertam

K.a. 479an Atenasko Itsas Konfederazioan sartu ziren.

Erdi Aroan Bizantzioren mende egon ziren, eta 1204an Veneziako dukerri bihurtu ziren. 1566an turkiar otomandarrek hartu zituzten uharteak.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]