Zilar ezpata üdüri

Wikipedia, Entziklopedia askea
Zilar ezpata üdüri
Guken musika-lana
Egilea(k)Guk
Argitaratze-data1979
Ezaugarriak
Hizkuntzaeuskara
HitzakBeñat Sarasola (kantaria)
Bestelako lanak
MusikagileaPier Paul Berzaitz

Zilar ezpata üdüri edo Koblakari Guk taldeak Etxahun Iruriren omenez 1979ko abenduan kantatu zuen abestia da. Baratze bat albumean argitaratu zen 2000an. Hitzak Beñat Sarasola lapurtarrarenak dira eta airea Pier-Pol Berzaitzena.[1]


Pierre Bordazarre (Etxahun Iruri) zendu zen 1979ko urriaren lehenean eta abenduan Azkaineko Pantxoa St-Estebenen zizelan bat jarri zuten Iruriko frontoian. Roger Idiart erretoreak antolatu zuen omenaldi bat eta Guk taldeak kantu berri hau eman zuen. Pantxoa jin zen Iruriko herriaren ezagutzera eta Allandu Bordazarre, Iruriko auzapezarekin adostu zuten frontoi bazterrean kokatzea. Allandu Bordazarre oroitzen da nola 1979 abenduan omenaldi bat egin zuten Pantxoaren obraren ondoan, kantari eta bertsolari batzuekin. Guk taldeak kantatu zuen "Zilar ezpata üdüri", Etxahun Iruriren omenez.

Hitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beñat Sarasola lapurtarraren hitzak hauek dira:[2]

Zilar ezpata üdüri oihanean goizanko ekia,
Bardin gure artean sartzen poeten begia,
Bihotzean egiten dizü ezin elkiko zauria,
Irustarzün ütürria.
(Errepika)
Koblakari, koblakari, denek zure bihotzean nahi,
Koblakari, koblakari, zütaz gütüzü egarri.
Ama deitzen den bezala, korpitza hozten senditzean,
Zure berotarzüneala jin nüzü bizitzean.
Bizientako amodioaz zük bihotza senditzean,
Sü hartzen deikü güzia.
Orhi mendia bera düzü Hitu Erregeen aitzinean,
Lotsa gabe txütik zira Frantzia eta Espainian,
Zure lanak hegaltatürik betikoz zure lürretan,
Eüskal-Herri güzian.
Bizi denboran beitzüan aterbea etxe batetan,
Hilik ere poeta, bizi hanitxetan,
Heriotza lotsagarriak kentzen badü izatea,
Ez dateke zure kasüa.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Berzaitz, Pier Paul. (2000). «Baratze bat (albuma)» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2023-08-07).
  2. Davant, Jean-Louis. (2008). Zuberoako literaturaz. Antologia laburra. Euskaltzaindia, 196 or. ISBN 978-84-95438-49-2..

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]