Zimelkor
Zimelkor edo martzeszente izatea landareen ezaugarri bat da, non organo zimelak ez diren erortzen. Gehienetan zuhaitz eta zuhaixka hostoerorkorren hostoei dagokio, non aldi begetatiboa amaitu ondoren eta hostoen kolore-aldaketarekin, gehienak atxikiak gelditzen diren urtaro hotz osoan zehar (udazken eta neguan), hurrengo udaberrian hosto berriak ernatu arte. Fenomeno honen zuhaitz bereizgarrien artean daude Quercus generoko asko[1] (ametza, erkametza, turkiar haritza, kanariar ametza...), pagoa (Fagus sylvatica) eta xarma (Carpinus)[2].
Hosto zimelkorrek belarjale handiei, orein eta altzeei esaterako, zuhaitzaren adar eta kimu nutritiboez elikatzea eragozten diete, hostoekin ez baitira hain nutritiboak eta zapore desatsegina baitute. Espezie batzuk estres hidriko eta termikotik babesten dira hosto zimelkorrei esker, Espeletia generoko Espeletia schultzii eta Espeletia timotensis espezie andinoak kasu.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Berkley, Earl E. 1931. Marcescent leaves of certain species of Quercus. Botanical Gazette 92: 85-93.
- ↑ Errekondo, Jakoba. (2007-11-18). «Gorrite zimelkorra» Argia.