Zipetes I.a

Wikipedia, Entziklopedia askea
Zipetes I.a
Bizitza
JaiotzaK.a. 354
HeriotzaK.a. 278 (75/76 urte)
Familia
AitaBas Bitiniakoa
Seme-alabak
LeinuaBoteirid dynasty (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakantzinako greziera
Jarduerak
Jardueraksubiranoa

Zipetes I.a Bitiniakoa (antzinako grezieraz: Zιπoιτης edo Zιβoιτης) Bitiniako erresuma independenteko bigarren gobernaria izan zen, K.a. 326tik K.a. 278 arte gobernatuz.

Zipetes, bere aita Bas Bitiniakoaren oinordekoa izan zen K.a. 326an, eta 48 urtez gobernatu zuen. Ohi, Bitiniako lehen erregetzat (basileus) hartzen da, hala izendatu zen lehena izan baitzen, K.a. 297an (bere aitak, Bitiniako printze titulua zuen).

Bere erregealdian, Zipetesek, kanpaina arrakastatsuak izan zituen Lisimako Traziakoaren aurka (Alexandro Handiaren diadokoetako bat, Alexandro hil zenean, honen inperioaren zatien kontrola hartu zutenak). Baita Antioko I.a Soterren aurka ere (beste diadoko bat izan zen Seleuko I.a Nikatorren semea). K.a. 315ean, Zipetesek, Astako eta Kaltzedoniaren aurka, huts egin zuen espedizio bat bidali zuen. Egitasmo horretan jasotako porrota, nagusiki, Antigono I.a Monoftalmosek bidalitako laguntza tropengatik izan zen.

Zipetesek, hiri bat sortu zuen Lypedron mendiaren magalean, baina mendiaren kokapena, eta, beraz, hiriarena, ez da ezagutzen.

Zipetes, 76 urterekin hil zen, lau seme-alaba utziz, horietatik nagusiena zen Nikomedes I.a izan zelarik bere oinordekoa.


Aurrekoa
Bas Bitiniakoa Bitiniako printzea
Bitiniako erregea
K.a. 326-K.a. 278
Ondorengoa
Nikomedes I.a