Antioko I.a Soter
| Antioko I.a Soter | |||
|---|---|---|---|
K.a. 281 - K.a. 261 ← Seleuko I.a Nikator - Antioko II.a Theos → | |||
| Bizitza | |||
| Jaiotza | Mazedoniako Erresuma, K.a. 324 | ||
| Herrialdea | Seleukotar Inperioa | ||
| Heriotza | Siria, K.a. 261 (62/63 urte) | ||
| Familia | |||
| Aita | Seleuko I.a Nikator | ||
| Ama | Apama | ||
| Ezkontidea(k) | Estratonize | ||
| Seme-alabak | ikusi
| ||
| Haurrideak | ikusi
| ||
| Leinua | Seleukotarrak | ||
| Hezkuntza | |||
| Hizkuntzak | antzinako greziera | ||
| Jarduerak | |||
| Jarduerak | subiranoa | ||
| Ideologia eta sinesmenak | |||
| Erlijioa | Antzinako Greziako erlijioa | ||
Antioko I.a Soter ("salbatzailea" esan nahi duena) (K.a. 324-K.a. 261), seleukotar[1] dinastiaren sortzailea izan zen Seleuko I.a Nikatorr eta Apameren semea zen, azken hau, Sogdianako printzesa eta Espitamenesen biloba. Antioko, bere amaorde zen Estratonizerekin ezkondu zen.
Historiak adierazten dituen epigonoetako (diadokoetako) bat zen. Ezaguna da, batez ere, galaziarren aurka Asia Txikian lortutako garaipenagatik (Europatik joandako herri galiarra, gaur egungo Turkiako erdialdean finkatu zena K.a. III. mendean), hauen inbasioa, garaiz geratu zuelarik. Galaziarrak, greziarren aurkako espedizio batetatik zetozen, eta haiek garaitu zituzten. Baina porrot egindako inbasio honen babespean, estatu independente txikiak sortzen hasi ziren, Antiokoren ondorengoen erregealdietan sendotzen joango diren estatuak.
Beste epigonoetako bat izan zen Ptolomeo II.a Egiptokoaren etsaia izan zen, eta honen aurka izan zituen gerretan, Antiokok lur mordoa galdu zuen, eta, horretaz gain, Egiptoko erregeak Mediterranioko nagusitasuna lortu zuen.
Borrokan hil zen Eumenes I.aren aurkako gerran, hau, Asia Txikiko Pergamoko erresumaren gobernaria zelarik. Seleukotar inperioko erregetzan bere ondorengoa, bere seme Antioko I.a Teos (jainkoa) izan zen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskaltzaindia. 182. araua. Dinastien izenak. .
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
| Aurrekoa Seleuko I.a Nikator |
Seleuzidar Inperioko erregea K.a. 281-K.a. 261 |
Ondorengoa Antioko II.a Teos |