Zoé Valdés

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Autograph session with Zoé Valdés at Salon du livre 2009 (Paris, France).
Zoé Valdés, 2009ko Parisko Liburu Azokan

Zoé Valdés (Habana, 1959ko maiatzaren 2a) Kubatar eleberrigilea. Kubatik erbesteratu zen 1994an, eta espainiar herritartasuna eskuratu zuen 1997an. Parisen bizi izan zen urte askoan, senarra eta alabarekin, espainiar herritartasuna eman zioten arte. Zoé Valdésen obran, Habana berreskuratzeko (memorian behinik behin) ahalegina dago beti. 1996an, Planeta sariketako finalista izan zen Te di la vida entera (Bizitza osoa eskaini nizun) obrarekin. Arrakasta handia izan zuen lan horrek, eta lehenago argitaratzea lortu ez zituen zenbait obra plazaratu zizkioten orduan. Beste zenbait lan aipagarri: La nada cotidiana (1996, Eguneroko ezereza), La ira: cólera de los ángeles (1996, Hira: aingeruen haserrea), Sangre azul (1996, Odol urdina), Café nostalgia (1997, Nostalgia Kafea). 1998an, hamalau ipuineko bilduma bat argitaratu zuen Traficantes de belleza (Edertasun salerosleak) titulupean, eta 1999an, kezka existentzialei buruzko poesia-liburu bat, Cuerdas para el lince (Sokak katamotzarentzat). Bestalde, Espainiako eta Frantziako hainbat egunkari eta aldizkaritan idazten du, besteak beste, El País, El Mundo, Le Monde, Libération eta Le Nouvel Observateur argitalpenetan.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2008 La ficción Fidel
  • 2004 La eternidad del instante
  • 2003 Lobas de mar
  • 2001 Milagro en Miami
  • 2000 El pie de mi padre
  • 1999 Querido primer novio
  • 1999 Los aretes de la luna
  • 1999 Cuerdas para el lince
  • 1998 Traficantes de belleza
  • 1997 Café Nostalgia
  • 1997 Los poemas de la Habana
  • 1996 Te di la vida entera
  • 1996 Cólera de ángeles
  • 1995 La nada cotidiana
  • 1995 La hija del embajador
  • 1993 Sangre azul
  • 1986 Respuestas para vivir
  • 1986 Todo para una sombra
  • 1986 Vagón para fumadores

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]