Zofia Stryjeńska
Zofia Stryjeńska | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Krakovia, 1891ko maiatzaren 13a |
Herrialdea | Polonia |
Heriotza | Geneva, 1976ko otsailaren 28a (84 urte) |
Hobiratze lekua | Cemetery of Chêne-Bourg (en) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Karol Stryjeński (en) (1916 - 1927) Artur Klemens Socha (en) (1929 - 1936) |
Bikotekidea(k) | ikusi
|
Seme-alabak | ikusi
|
Leinua | House of Lubański (en) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Municheko arte ederren akademia |
Hizkuntzak | poloniera |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria, diseinatzaile grafikoa, ilustratzailea, artista grafikoa, eszenografoa eta artista bisuala |
Jasotako sariak | |
Zofia Stryjeńska (Lubańska, Krakovia, 1891eko maiatzaren 13a, Geneva, 1976ko otsailaren 28a) poloniar art déco margolari, artista, ilustratzailea, eszenografoa, grafista eta idazlea izan zen.[1][2]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Txikitatik pintatu zuen eta gaztetan Rola eta Gσos Ludu egunkariekin kolaboratu zuen. 1909an, «Maria Niedzielska» arte-eskola femeninoan ikasi zuen. Mutikoz mozorrotuta, bere nebaren izenarekin Tadeusz Grzymaνa Lubaρskiren , Municheko Arte Ederren Akademian ikasi zuen (orduan ezin baitzuten emakumeek han ikasi).[3]
1916an, Karol Stryjeński arkitektoarekin ezkondu zen ezkutuan, eta harekin hiru seme-alaba izan zituen: Magda eta Jacek eta Jan bikiak. Dibortzioaren ondoren, Artur Socha aktorearekin ezkondu zen 1929an. 1936an, Poloniako Literatura Akademiako Urrezko Laurela jaso zuen. Geroago, pobrezia gorrian bizi izan zen, eta bere lanak merkeegi saldu behar izan zituen. Bigarren Mundu Gerraren ondoren, Suitzara joan zen bizitzera.
Sariak eta aintzatespenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1936an, Poloniako Literatura Akademiako Urrezko Laurela jaso zuen.
- 130. urtean.2021eko maiatzaren 13an, Googleren doodle bat agertu zen omenaldi gisa.[4]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Zofia Stryjeńska (1894-1976). BnF data.
- ↑ Zofia Stryjenska. RKD.
- ↑ Sabogal, Isabel. (18 de enero de 2017). «Comentario a la biografía de Zofia Stryjeńska» Isabel Sabogal.
- ↑ «Quién fue Zofia Stryjeńska, la artista homenajeada en el doodle de Google» Infobae 13 de mayo de 2021.