Zoila Gálvez

Wikipedia, Entziklopedia askea
Zoila Gálvez
Bizitza
JaiotzaGuanajay (en) Itzuli1899ko martxoaren 19a
Herrialdea Kuba
HeriotzaHabana1985eko azaroaren 26a (86 urte)
Jarduerak
Jarduerakopera abeslaria
Ahots motasopranoa
Musika instrumentuaahotsa

Musicbrainz: e14ae34a-4079-4a6a-994c-bd12801eb0ec Edit the value on Wikidata

Josefina Zoila Gálvez Pérez, artistikoki Zoila Gálvez (Guanajay, Kuba, 1899ko martxoaren 19aHabana, Kuba, 1985eko azaroaren 26a), pedagogo musikala eta sopranoa izan zen, arrakasta izan zuen Kubako lehen abeslari liriko beltza.[1]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Umetan hasi zen musika ikasten Kuban maisu italiarrekin. Habanako Hubert de Blanck Kontserbatorioan jarraitu zituen ikasketak. Amaitzean, Italiara joan zen, eta lau urte eman zituen kantu-ikasketak egiten, Erromako Santa Zezilia Akademian eta Bartzelonan.[2] Besteak beste, Giacomo Marino eta Francisco Viñas tenore espainiarra izan zituen kantuan.

Abeslari lana[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Italian —Milanen— egin zuen lehen interpretazio publikoa. 1920. urtetik aurrera hasi zen bere karrera artistikoa: 1922an Kuban debutatu zuen Habanako Orkestra Sinfonikoarekin, Erroman 1924an Giuseppe Verdiren Rigoleto lanarekin eta 1925ean Parisen Pleyel Aretoan.[3] Urte haietan Mexikon, Europan zehar birak hasi zituen eta, azkenik, Gonzalo Roig-en eskutik, Aubrey Lyles eta Flournoy Miller-en konpainian (1927-1928) integratutako hainbat emanaldi egin zituen Estatu Batuetan.[4] [1] Hasieran, ordea, larruazalaren koloreari buruzko aurreiritziek eragotzi egin zuten hura ezagutzea.[1][3] 1950. urtera arte itxaron behar izan zen New Yorkeko The Town Hall-en lehen arrakasta lortzeko. Urte batzuk geroago, beste arrakasta batekin egin zuen topo Carnegie Hall-en, Borislav Bazala maisuarekin pianoan, eta horrek behin betiko zabaldu zizkion ateak Estatu Batuetan.[1][2] Bere herrialdean antzokietan, irratian eta telebistan ezagutu zuten. Bere errepertorioan Verdiren operak nabarmendu ziren, Donizeetiren Lucia di Lammermoor, Léo Delibesen Lakme[2] edo Vincenzo Belliniren La sonámbula interpretatu zituen.[5]

Irakasle lana[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kantu-irakaslea izan zen Habanako Amadeo Roldán Kontserbatorioan, Guiñol Antzoki Nazionalean eta antzezpen dramatikoko beste konpainia batzuetan, hala nola Holguín Taldean edo Habanako Antzerki Musikaleko Taldean.[3]

Zoila Gálvez, besteak beste, Leopoldina Núñez Lacret musikagile, rapazle eta gitarra-jolearen irakaslea izan zen.[6]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d Sángalo, Ariel. (8 de agosto de 2013). Zoila Gálvez, una diva de ébano. .
  2. a b c Valenzuela, Teresa. (31 de enero de 2013). La grande Zoila Gálvez. .
  3. a b c Josefina Zoila Gálvez Pérez. .
  4. (Gaztelaniaz) de 1899Guanajay, Josefina Zoila Gálvez PérezConstituye una gloria de la cultura municipal y nacional Nacimiento19 de marzo; Habana, La; Nacional, CubaFallecimiento26 de noviembre de 1985 CubaNacionalidadCubanaCiudadaníaCubanaOcupaciónCantanteTítuloSopranoPremiosDistinción por la Cultura. «Zoila Gálvez - EcuRed» www.ecured.cu (Noiz kontsultatua: 2022-08-24).
  5. Zoila Gálvez. .
  6. «Leopoldina Núñez Lacret» library.kiwix.org (Noiz kontsultatua: 2022-08-24).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]