Zonia Baber
Zonia Baber | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Kansas udalerria, Edgar konderria (Illinois), 1862ko abuztuaren 24a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | Villapene, 1956ko urtarrilaren 10a (93 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Chicagoko Unibertsitatea 1904) Zientziatan graduatua Chicago State University (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | geografoa eta geologoa |
Zonia Baber, Mary Arizona Baber jaiotzez (Kansas, 1862ko abuztuaren 24a - 1956ko urtarrilaren 10a) estatubatuar geografo eta geologoa izan zen, eta geografia irakasteko erabiltzen zituen metodoengatik da ezaguna.[1] Bere irakaskuntzek landa-lanaren bidezko ikaskuntza esperimentala nabarmentzen zuten.[2][3]
Hezkuntza eta irakaskuntza karrera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Baberen jaioterriak ez zuenez oinarrizko hezkuntzatik haragoko hezkuntza eskaintzen, bere osabaren etxera joan zen Parisera (Illinois), batxilergoa egiteko. Batxilergoaren ostean, Eskola Normalera joan zen irakasle gisa trebatzeko.[4]
1886tik 1888ra hasi zuen bere karrera ikastetxe pribatuko errektore gisa. Ondoren, Cook Konderriko Eskola Normalean (gaur egun Chicago Estatu Unibertsitatea) irakaskuntza postu bat hartu zuen, non 1890-1899ko Geografia Departamentuko zuzendaria izan zen. Irakasten ari zen bitartean, Baber-ek geologiako klaseak ere hartu zituen, emakumeak onartzen zituen lehen klasean. Zientzia-bachelor bat lortu zuen 1904an.[5]
1901etik 1921era Baber irakasle elkartu eta geografia eta geologiako arduradun gisa lan egin zuen Chicagoko Unibertsitateko Hezkuntza Sailean. Aldi berean, Chicagoko Unibertsitateko Laborategiko Eskoletako zuzendaria izan zen.[5]
Irakaskuntzari zegokionean, Baberrek nahiago izan zuen landa-lanean zentratzea, bere ikasleei jarduteko eta deskubritzeko aukera emanez, gertaerak buruz ikasi beharrean. Baberren irakaskuntza-metodoak gaur egun ere erabiltzen dira.[6]
"Ikasleak beranduegi deskubritzen du zerikusirik gabeko ezagutza arrunta ez dela boterea; ezagutza zientifikoak —esperientzia bateratuak eta erlazionatutakoak— baino ez direla baliogarriak."[7]
Baberrek landa-bidaiak eta lehen eskuko esperientzia sustatu zituen gertakariak eta definizioak memorizatzea baino, baina ohiko ikaskuntza-laguntzak hobetzeko ere lan egin zuen. Bakearen eta Askatasunaren aldeko Emakumeen Nazioarteko Ligako (WILPF) presidente izan zenean, testu-liburuak aztertzeko batzorde bat sortu zuen, esaldi eta kontzeptu zaharkituak edo desegokiak aurreiritzi negatiboen iraupena geldiarazteko xedea dutenekin ordezkatzeko.[8][3]
Geografia Elkartea eta aldarrikapen lana
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1898an, Chicagoko Elkarte Geografikoa sortu zuen. Lehendakaria izan zen eta 50 urtez egon zen Elkartearekin inplikatuta.[9] 1948an errekonozimendu sari bat jaso zuen.[3]
Zonia grinatsua zen gizarte-gaietan. Feminista eta antiinperialista gisa, ahalegin asko egin zituen sexismoaren, arrazakeriaren eta intolerantziaren aurka borrokatzeko.[10] Estatu Batuetako emakumeen sufragioaren defendatzailea izan zen, eta 1926an Puerto Ricoko emakumeak ordezkatu zituen sufragioa eskualdera zabaltzean.[11][3]
Aurretik esan bezala, Baber Bakearen eta Askatasunaren aldeko Emakumeen Nazioarteko Ligako presidentea izan zen, baita Koloretako Pertsonen Aurrerapenerako Elkarte Nazionaleko (NAACP) Chicagoko adarreko batzorde exekutiboko kide ere, eta Chicagoko Emakumeen Klubeko Arraza Harremanetarako Batzordeko presidente. Baber-ek ere asko bidaiatu zuen —bere ibilbide profesionalagatik eta bere defentsa lanagatik— nazioarteko kongresu eta ekitaldietara joateko.[12] Halako kasu bat izan zen 1926an WILPFeko ordezkaritza batekin Haitira bidaiatu zuenean.[13][3]
Diseinua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1896an, Zoniak eskola-mahai berri bat diseinatu zuen, geografiaren eta beste zientzia batzuen irakaskuntzarako ezaugarri bereziekin. Eskolako idazmahai arrunta batean ez bezala, ikasteko hornidurak gordetzeko erretiluak eta konpartimentuak zituen. Erretilu eta konpartimentu horiek edukita, esan nahi zuten idazmahai hori erabiltzen zuten ikasleek beti izango zituztela ikaskuntza-hornidurak eskura.[14][3]
Obra
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Wallace W. Atwood-ekin) 'Geografia,' The Elementary School Teacher and Course of Study 1, p. 42. (1900).
- (Wallace W. Atwood-ekin) 'Geography,' The Elementary School Teacher and Course of Study 1, p. 130 (1900).
- (Wallace W. Atwood-ekin) 'Geography,' The Elementary School Teacher and Course of Study 1, p. 183 (1900).
- (Wallace W. Atwood-ekin) 'Geography,' The Elementary School Teacher and Course of Study 1, p. 284 (1900).
- 'Geography,' The Elementary School Teacher and Course of Study 1, p. 788 (1901).
- 'Geography,' The Elementary School Teacher and Course of Study 2, p. 48 (1901).
- 'Geography,' The Elementary School Teacher and Course of Study 2, p. 108 (1901).
- 'Geography,' The Elementary School Teacher and Course of Study 2, p. 194 (1901).
- 'Geography,' The Elementary School Teacher and Course of Study 2, p. 346 (1902).
- 'Field work in the elementary school,' The Journal of Geography 4, p. 18 (1905).
- 'The scope of geography,' The Journal of Geography 4, p. 386 (1905).
- 'A lesson in Geography—From Chicago to the Atlantic,' The Elementary School Teacher 7, p. 458 (1907).
- 'The teaching of the geography of the continent of Eurasia,' The Elementary School Teacher 7, p. 519 (1907).
- 'Conservation of important geographical areas for educational purposes,' The Journal of Geography 11, p. 287 (1913).
- 'Lost opportunities in teaching geography,' The Journal of Geography 14, p. 296 (1916).
- 'The oceans: our future pastures,' The Scientific Monthly 3, p. 258 (1916).
- 'A proposal for renaming the solar circles,' The Journal of Geography 19, p. 245 (1920).
- (with E.G. Balch) 'Problems of education,' in Occupied Haiti, ed. E.G. Balch, NY: The Writer's Publishing Company, p. 93 (1927).
- 'Peace Symbols,' Chicago Schools Journal 18, p. 151 (1937).
- 'Moral Issues,' in The Negro Problems of the Community to the West, Report of the Commission on Intercommunity relationships of the Hyde Park-Kentwood Council of Churches and Synagogues, p. 28 (1940).
- Peace Symbols, Chicago: Women's International League for Peace and Freedom (1948).
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Baber, Zonia : Photographic Archive : The University of Chicago» photoarchive.lib.uchicago.edu (Noiz kontsultatua: 2024-08-27).
- ↑ (Ingelesez) Bailey, Martha J.. (1994-07-01). American Women in Science: From Colonial Times to 1950. Bloomsbury Academic ISBN 978-0-87436-740-9. (Noiz kontsultatua: 2024-08-27).
- ↑ a b c d e f (Gaztelaniaz) Stadler, Marta Macho. (2019-10-31). «Zonia Baber: revolucionando la enseñanza de la geografía» Mujeres con ciencia (Noiz kontsultatua: 2024-08-29).
- ↑ (Ingelesez) Magazine, Smithsonian; McNeill, Leila. «The Woman Who Transformed How We Teach Geography» Smithsonian Magazine (Noiz kontsultatua: 2024-08-29).
- ↑ a b (Ingelesez) «The Biographical Dictionary of Women in Science: Pioneering Lives From Ancient Times to the Mid-20th Century» Routledge & CRC Press (Noiz kontsultatua: 2024-08-27).
- ↑ (Ingelesez) Hunter, Dana. «Zonia Baber: "The Public May Be Brought to Understand the Importance of Geography"» Scientific American (Noiz kontsultatua: 2024-08-27).
- ↑ (Ingelesez) Baber, Zonia. (1904-01). «The Scope of Geography» The Elementary School Teacher 4 (5): 257–270. doi: . ISSN 1545-5858. (Noiz kontsultatua: 2024-08-27).
- ↑ (Ingelesez) Hunter, Dana. «Zonia Baber: "The Public May Be Brought to Understand the Importance of Geography"» Scientific American (Noiz kontsultatua: 2024-08-27).
- ↑ (Ingelesez) «The Geographic Society of Chicago» The Geographic Society of Chicago (Noiz kontsultatua: 2024-08-27).
- ↑ Monk, Janice. (2008). ««Practically all the geographers were women»» web.archive.org (Presentation at Society of Woman Geographers Triennial) (Noiz kontsultatua: 2024-08-27).
- ↑ Photographs from the Records of the National Woman's Party. "Baber, Zonia". The Library of Congress, American Memory..
- ↑ (Ingelesez) Jan 14; Articles, 2015 |; Geology. (2015-01-14). Zonia Baber - Trowelblazers. (Noiz kontsultatua: 2024-08-27).
- ↑ Monk, Janice, Marcella Schmidt di Friedberg. «Mary Arizona (Zonia) Baber (1862-1956)».. Geographers Biobibliographical Studies 30: 68-79..
- ↑ School. 1896-07-07 (Noiz kontsultatua: 2024-08-27).
Bibliografia osagarria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Pittser, Sharan E. (1999). «Early Women Geography Educators, 1783-1932» Journal of Geography 98 (6): 302–307. doi: .. (6): 302–307. doi:10.1080/00221349908978944.
- Google Books. Works by Zonia Baber. .
- Baber, Zonia. (1905) "Field Work in the Elementary School". Journal of Geography 4 (1): 18–22