Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea (EHU)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
HEFA fakultateko Irakasle eskola
HEFA fakultateko filosofia eta antropologia edifizioa

Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea (HEFA) Euskal Herriko Unibertsitateko zentroa da, Ibaetako campusean. 2016. urtean sortu zen, lehenagoko Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea eta Gipuzkoako Irakasleen Unibertsitate Eskola elkartu zirenean.[1]

Eratzea, historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultatearen oraingo eraikina 1993an inauguratu zen Ibaetan. Hori baino lehen Zorroagan ematen ziren eskolak.[2]

Irakasle eskolaren eraikina 1988 urtean eraiki zen. Hori baino lehenago, Ategorrieta auzoko Villa Soroa etxean eta beste fakultateetako geletan ematen ziren eskolak.

1978an Bilboko Unibertsitateko Filosofia eta Letretako Fakultatea sortu zen (artean ez zegoen Euskal Herriko Unibertsitatea). Orduan Donostiako ikastegi eskuordetu zena Zorroagan egon zen, eta klaseak 1978an bertan hasi ziren.

1982an baimena eman zen Gasteizen Filologia, Geografia eta Historiako Fakultatea eta Donostian Filosofia eta Hezkuntz Zientzien Fakultatea eratzeko. Filosofia eta Letretako Fakultatetik bereizi ziren biak. Geroago 1993an Psikologia Fakultatea eratu zen, Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultatetik berezita.[3]

Geratu zen fakultatearekin 2016an HEFA Fakultatea sortu zen Gipuzkoako Irakasleen Unibertsitate Eskola elkartu zenean.

Titulazioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2016tik Fakultateak sei titulazio eskaintzen ditu gradu mailan:

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   «HEFA Fakultatea, EHUko Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea» hefa . Noiz kontsultatua: 2018-09-07 .
  2.   «ZORROAGA AHORA IBAETA. Ángel Gonzalez eta Fito Rodriguez-en Liburuaren aurkezpena. HEFA fakultatean» filosofia-hezkuntza-zientziak . Noiz kontsultatua: 2018-09-09 .
  3.   «Aipamen historikoa» Psikologia Fakultatea (EHU) . Noiz kontsultatua: 2018-09-09 .

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]