Ibaetako campusa
Ibaetako campusa Donostiako Ibaeta auzoan kokatzen den unibertsitate-campusa da, Euskal Herriko Unibertsitateko zazpi ikastegi eta Nafarroako Unibertsitateko Campus Teknologikoa biltzen dituena, beste zenbait ikerketa-zentrorekin batera . Tolosa hiribidean dago.
Ikerketa-zentroen artean hauek daude: nanoGUNE (nanoteknologiaren arlokoa), Donostia International Physics Center, Inbiomed, Basque Center on Cognition, Brain, and Language, HITZ zentroa (hizkuntza-teknologia, Ixa Taldea), CIDETEC, eta CEIT
Euskal Herriko Unibertsitatea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]EHUko Gipuzkoako campusak ikastegi hauek ditu Ibaetan:
- Donostiako Informatika Fakultatea. Barruan kokatzen da hizkuntza teknologia ikertzen duen HITZ zentroa
- Donostiako Kimika Fakultatea
- Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola. 2016. urtean sortu zen lehenagoko Donostiako Eskola Politeknikoa eta Eibarko Industria Ingeniaritza Teknikoko Unibertsitate Eskola elkartu zirenean.
- Donostiako Arkitektura Goi Eskola Teknikoa
- Ekonomia eta Enpresa Fakultatea (lehengo Donostiako Enpresa Ikasketen Unibertsitate Eskola honetan sartuta dago orain)
- Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea (HEFA). 2016. urtean sortu zen, lehenagoko Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea eta Gipuzkoako Irakasleen Unibertsitate Eskola elkartu zirenean
- Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola. 2016. urtean sortu zen lehenagoko Donostiako Eskola Politeknikoa eta Eibarko Industria Ingeniaritza Teknikoko Unibertsitate Eskola elkartu zirenean.
- Donostiako Zuzenbide Fakultatea
- Donostiako Psikologiako Fakultatea
- Joxe Mari Korta I+G+B zentroa
- Euskal Herriko Unibertsitatearen Gipuzkoako Campusaren Errektoretza
- Gipuzkoako Esperientzia Gelak
Horiez gain, Donostian bertan, Miramon-Zorroagan badira beste bi zentro: Donostiako Medikuntza Fakultateko Irakasgunea (lehengo Erizaintzako Unibertsitate Eskola bildu zuena) eta Donostiako Erizaintzako Unibertsitate Eskola
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |