Zubietako errota ekomuseoa

Koordenatuak: 43°07′34″N 1°44′23″W / 43.12613°N 1.73963°W / 43.12613; -1.73963
Wikipedia, Entziklopedia askea
Zubietako errota ekomuseoa
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Nafarroa Garaia
UdalerriaZubieta
Koordenatuak43°07′34″N 1°44′23″W / 43.12613°N 1.73963°W / 43.12613; -1.73963
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1785
Erabileraerrota
museoa
Ondarea
Kontaktua
Telefonoatel:+34948451926
Webgune ofiziala

Zubietako Errota Ekomuseoa Nafarroako Zubieta herrian dago 1998tik.

Errota[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zubietako errota 1785ean altxatu zuten eta gaur egun martxan jarraitzen du, antzinako makineriarekin. Errota hori museoa ere bada, beheko solairuan hiru errotarri ibiltzen dira, bi dira artoa jotzeko (edo ehotzeko) eta hirugarrena gari-errota da. Bertatik bertara ikus daiteke artoa nola ehotzen den.

Museoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ekomuseo moduan 1998an zabaldu zen, errota berriztatu ondoren eta eraikinaren ia berrogei jabeek (herritarrak gehienak) udalari eginiko lagapenari esker. Maite Apeztegia Elso arkitektoak zuzendu zuen berriztatze-lana Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoak saritu zuen geroago.[1]

Goiko solairuan antzinako objektu eta lanabesak erakusten dira, herriko antzinako ofizioak erakutsiz, zurgintza, arotz joaregileak[2] eta nekazaritzakoak batez ere. Herritarrek XX. mendeko bukaeran etxetik bota nahi zituzten hainbat tresna bildu ziren, ustez baliogabekoak, eta orain guztiak museoan bilduta balio etnografiko handia hartu dute multzo moduan. Presako urarekin zebilen elektrizitate-sorgailua ere bada errota barruan, garai batean herriko etxe guztietan lanpara gutxi batzuk baino ez zeudenean errotatik sortzen zen denentzako elektrizitatea. Ituren eta Zubietako inauterietako hainbat ezaugarri ere aipatzen dira museoko bisitan erakusten den bideo batean.[3]

Joareak Zubietako Ekomuseoan. Bixkoteneako Juan Santisteban-ek eta Azkonzoluta-Bordako Dolores Escudero-k emandakoak

Joaregile eta abeltzainen belarri fina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Museoak erakusten duen bezala ikuspuntu etnografikotik Zubietan bereziki aipagarria da joaregileen ofizioa. Julio Caro Barojak eta Pio Caro Barojak horrela uste zutenez Navarra, las cuatro estaciones beren filmeko zati bat Martzelino San Miguel zubietar joaregilearekin grabatu zuten 1970ean, ofizioaren xehetasunak azaltzeko. Beste azalpen batzuen artean bideoan Martzelinok zioen joare bat egiterakoan bezero bakoitzarentzat soinu desberdin bat sortu behar zuela, eta bezero bakoitzaren joare guztiek soinu bera eman behar zutela.[2] Antzeko azalpen bitxiak eman dituzte 2018an Goizuetako Apezetxea joaregileek[4] eta Ereñotzuko Jose Luix Beasain artzainak.[5]

Iruditeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Bilduma iraunkorrak. Zubietako Errota Ekomuseoa - navarra.es» www.navarra.es (Noiz kontsultatua: 2018-08-06).
  2. a b Caro Baroja, Julio eta Pio. (1970). "Navarra. Las cuatro estaciones" bideoaren zatia, "Zubietako Joaregilea - Fabricante de cencerros, Zubieta (Nafarroa)", Edorta Amuruak Youtuben egokitua (2011-07-06).. Gobierno de Navarra, D.L. 1994. ISBN 84-235-1271-1. (Noiz kontsultatua: 2018-08-07).
  3. Amurua, Edorta. (2010). Zubietako Errota - Ekomuseo. (Noiz kontsultatua: 2018-08-06).
  4. Sanz-Azkue, Iñaki. (2018-02-11). «Belarri finetik soinu oneko joarea» Argia (Noiz kontsultatua: 2018-08-07).
  5. Sanz-Azkue, Iñaki. (2017-07-02). «Zarata ala musika?» Argia (Noiz kontsultatua: 2018-08-08).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]