Érik Orsenna
Érik Orsenna, jaiotza-izenaz Érik Arnoult (Paris, Frantzia, 1947ko martxoaren 22a -), frantses idazlea da, Frantses Akademiako kidea 1998tik
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ekonomia ikasi zuen. Parisko Ikasketa Politikoetako Institutuko konferentzia-maisu izan zen (1975-1981). Aldi batez, Lankidetzako ministroaren aholkulari teknikoa izan zen, eta Errepublikako lehendakaritzako kultura-aholkularia gero (1983-1985). 1995ean, Paisaiaren Eskola Nazionaleko lehendakari izendatu zuten.
Argitaldaria izan zen Ramsay argitaletxean (1977-1981) lehenengo, eta Fayard argitaletxean gero. Idazle gisa, Goncourt saria irabazi zuen 1988an. Idatzi dituen eleberrien artean, hauek dira aipagarrienak: Loyola's blues (1973) Une comédie française (1980), L'Exposition colonial (1988), Goncourt Saria Grand amour (1993), Longtemps (1998), La Grammaire est une chanson douce (2001), Madame Bâ (2003) Les Chevaliers du Subjonctif (2003), Dernières nouvelles des oiseaux (2005) Voyage aux pays du coton. Petit précis de mondialisation, (2006), La Révolte des accents (2007), La Chanson de Charles Quint (2008), Et si on dansait? (2009), L'Entreprise des Indes (2009), Princesse Histamine (2010) Mali, ô Mali (2014) L'origine des nos amours (2016)
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Érik Orsenna |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.