Hego Koreako ekonomia

Wikipedia, Entziklopedia askea
BPGren bilakaera 1911-2008

Hego Koreako ekonomia esportazioak bultzaturiko ekonomi baten industri politikan oinarritua dago.

Hego Korearen adibidea, aproposa da garapen ekonomikoa bultzatzeko, hitz batean, Estatua nola parte har dezakeen ulertu ahal izateko. Hirugarren Munduko beste hainbat herrialdeetan bezala, Hego Koreako gobernua jarduera industrialen baliabide esleipenean zuzenean baina selektiboki esku hartu egin du. Bestelako neurriak ere hartu ditu aipatu politikak sendotzeko asmoz, hala nola, zergak eta subentzioak, enpresa publikoen eraketa, lizentzia sistemak eta kredituak besteak beste. Horrela bada, neurriok erabat erradikala zen garapen estrategia baten testuinguruan ezarri ziren: Esportazioak Ordezkatzeko Industrializazio eredua (EOI). Honen ondorioz, Hego Korea ezohizko garapen azkar bat ezagutu du eta era berean, Gobernuaren industri politika selektiboak, Hego Koreak, hainbat industri sektoretan nazioarteko lehiakortasuna azkar asko lortzea nabarmenki ahalbidetu egin du.

Hainbat adituen aburuz, Hego Koreak lorturiko nazioarteko lehiakortasuna zalantzazkoa da eta anitz eztabaidatua izan da, hauen ustetan batetik historikoki informazio gabezi handia egon delako eta bestetik eskusartze selektiboaren irabaziak kostuak konpentsatu dituztelako. Hau dela medio, gure lanean adierazitako ideiak ez dituzte industri politika selektiboak ezinbestean arrakastatsuak izan behar direnik iradokitako ez nazioarteko lehiakortasuna indartzen duten kasuetan ezta ongizatea handitzen duten kasuetan ere.

Normalean, politika horiek garapen propio bat oztopatu dute eta beraz, ezinbestekoa da funtsezko ezberdintasunak zehaztea nola eta zergatik Hego Koreako Gobernuak, beste gobernu batzuk porrot egin duten horretan, arrakasta lortu duen azaldu ahal izateko.

Ezberdintasunak, politika ekonomikoan eta politikan datza besterik gabe. Politika ekonomikoan ezberdintasunak, antzeko politikak erabili izatean datza baina nagusiki erabilitako garapen estrategietan datza. Era berean, ezberdintasun politikoak, politika ekonomikoa baldintzatu duen bilakaera bati erantzuten diote. Aipatu ezberdintasunak garrantzi handia daukate, izan ere, Hirugarren Munduko beste herrialde batzuetan politika industrial eraginkorrak aurrera eramatearen ahaleginak, arrakasta izan baino lehen, barne politikaren bilakaeran aldaketa gogorren beharra inplikatzen du. Modu berean, eskusartze selektiboaren bitartez Hego Koreako Gobernuaren arrakasta errepikatzearen aukeren gainean eszeptikoak izan behar gara.

Azterlana puntu honetan hainbat ataletan banatuko dugu, alde batetik, lehenengo atalean gudaren amaieratik (1953) aurrerako Hego Koreako garapenari buruzko laburpen bat azaltzen dugu, bigarrenik Hego Korearen politika industrialak aztertzen ditugu eta azkenik Hego Korearen esperientziatik eratortzen diren ondorioak ikusiko ditugu.

Hego Koreako garapenaren emaitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

YangJe-Cheon

Hego Koreako ekonomiaren ikertzaileak, 50. hamarkadaren amaieran, munduko ekonomiarik dinamikoenean bihurtuko zenik ez zuten espero, alderantziz, egoera ezohizkoa zela kontsideratzen zuten. Ekonomia atzerriko laguntza fluxuen menpekoa izan zen urte askotan eta hala ere bere hazkundea tendentzia beherakorra zuen. Esportazio eta aurrezki maila egokiak sortzeko zituen arazoak direla medio, etorkizunean ekonomia dependentea izango zela espero zen, honenbestez, hau ikusita, gobernua ekonomia sendotzen lagundu zuen. Gobernuaren buruhauste nagusienak, inflazioaren kontrolaz gain, atzerriko laguntza lortzea eta inportazio fluxuak kudeatzea izan ziren. Atzerriko merkataritzari dagokionez, buruhauste horiek, moneta gainbaloratzen zuten, aduana eskubide altuak ezartzen zituzten eta inportazioei muga kuantitatiboak ezartzen zizkieten politika ekonomikoen ezarpena eragin zuten. Aipatu politika ekonomikoak esportazioa ahultzen zuten eta inportazioen ordezkapena sustatzen zuten.

Hego Korearen aurreratze ekonomikoa, 1960an bere lehen presidentearen gainbeherarekin hasi eta 1961ean eratu zen gobernu berriarekin jarraitu zuten erreforma garrantzitsu eta ugaridun epe baten ostean eman zen. Erreformak, Hego Korearen dependentzia egoera ezabatzeko bide bakarra, funtsean, barne merkatura zuzendutako industrializazio prozesu bat jarraitzen zuen ekonomiaren norabidea aldatu behar zela pentsatzen zutenen ideietan oinarritu ziren. Idei hauen atzean, batetik Hego Korearen baliabide naturalen eskasiaren onarpena eta bestetik jarraitutako norabidearen irabaziak beherakorrak zirelaren somaketa daude. Erreformak lehenezko bi ondorio izan zituzten: aurrezki eta inbertsio tasak berehala handitu zituzten eta garapen estrategian aldaketa bat hasi zuten.

Hirurogei urteen hasieran esportazioak eragindako industrializazio estrategia bat aukeratu ostean, Hego Koreako ekonomia garapen izugarri bat ezagutu du azken hiru hamarkadetan. Iragandako mendearen azken hamarkadetan ezagututako errenta per capita-ren hazkundea epealdi honetan mundu mailan Hego Korear ekonomia gehien eta azkarren hazi dena izatea eragin du. Nahiz eta errenten disparekotasuna handitu, aldaketa txikia izan zen eta honenbestez, herrialde hau garapenaren emaitzen banaketan hobetu egin zutenen artean sailkatuta zegoen. Orokorrean, Hego Koreako ekonomia, historiako egiturazko aldaketarik azkarrena ezagutu du.

1960an, Hego Korear ekonomian meatzaritza eta nekazaritza ziren nagusi eta salbuespen batzuekin, manufaktura sektorea, kontsumo ondasun sinpleak ekoizten zituen. Esportazioak BPGren %3a suposatzen zuten eta ia bere osotasunean lehengai ondasunak ziren, gaur egun aldiz, ekonomia manufaktura sektoreaz dominatuta dago. 1960tik aurrera sortu ziren lehenbiziko industrien artean, kimikoa, elektrikoa, automobilen fabrikazio eta ekipo elektriko astunen industriak daude. Esportazioak BPGren %40a gainditzen dute eta manufaktura ondasunak esportazio totalen %90a baino gehiago suposatzen dute.

Hego Korearen manufaktura esportazioen egitura asko aldatu egin da azken berrogei urteotan, hortaz, manufaktura ondasun sinpleen esportazioetan izandako arrakastari jarraituz (oihalak eta zurak besteak beste), bestelako ondasunen esportazioetan aurrerakuntza azkarrak jarraitu zizkieten, hala nola, altzairua, itsasontziak eta ondasun elektrikoak. Berriki Hego Korea ondasun sofistikatu iraunkorren merkatuetan barneratu da, adibidez, kotxe eta ordenagailuak.

Enpresa transnazionalak, Hego Korearen abantaila konparatiboaren eboluzioan bigarren mailako zeregin bat izan dute. Horrela bada, eskuragarri den informazio kuantitatiboa adierazten du Hego Korearen industrializazioari enpresa transnazionalek egindako kontribuzioa, sarrera ertaineko bestelako herrialdeetan (Brasil eta Taiwan) egindakoa baino txikiagoa dela. Herrialde honen esportazioen emaitzak, beraz, Korear enpresak gaitasun industrial anitz eta sofistikatuagoa bereganatzeko izan zuten azkartasuna argi usten du. Hego Korear enpresak teknologia eta lan kualifikatuan intentsiboak ziren ondasunetan mundu mailako hornitzaile lehiakorrenen artean azkar asko kokatu ziren.

Hego Koreako Politika Industriala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

70. hamarkadaren hasieratik, Hego Korear politika industriala bi helburu izan ditu nagusiki:

  1. Esportazioak eragin.
  2. Sortu berritako industriak bultzatu.

Industri tradizionalen esportazioak sustatu egin dira, neurri neutralak erabiliz gehien bat, eta “neutralak” izatea zera esan nahi du, jardueren arteko baliabideen esleipenean ez dagoela efektu ezberdintzailerik merkataritza askeko egoera batekin konparatuta. Alderantziz, neurri ez-neutralen erabilera sortu berriko industrien sustapenean oinarritu egin da. Horrela bada, gobernuaren parte hartzea emaitza ekonomikoetan nabarmenki eragin duenez, Hego Korearen garapen nabarmena, bi neurri moten erabilera koordinatuari zor zaiola esan daiteke. Jarraian, neurriak banatuta aztertuko dira eta ondoren batera aintzat hartuko ditugu.

Esportazioen sustapena neurri neutralak erabiliz[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hego Korea esportazioak bultzaturiko industriaren bidean jarri zuten berrikuntzak, funtsean, esportazioak sendotzera bideratu ziren. Egonkorturiko industrientzat, hau da, Hego Koreak abantaila konparatibo erreal edo modu errazean lortu zezakeen horietan, berrikuntzak esportaziorako ekoizpena errentagarria izango zela bermatu zuten, azken finean, barne merkaturako produkzioa baino gutxiago ez zirela izango bermatu zuten. Emaitza hau ez zuten ohiko tresnak erabiliz lortu, alegia, ez zuten barne merkatuaren itxiera inportazioekiko murriztuz edota guztiz eliminatuz lortu. Beste modu baten lortu zuten, jarduera esportatzailea beste helburu batzuk jarraitzen zituzten neurri jakinen ondorio kaltegarrietatik isolatuz hain justu.

Merkataritza askeko egoera birtual bat ezarri zen jarduera esportatzailearentzako eta modu honetan, esportatzeko produkzioan erabilitako kapital eta bitartekoak, arantzelak ordaindu gabe eta bestelako helmuga bat zituzten inportazioen kuotetatik kanpo inportatuak izan zitezkeen bere jatorria zein zen aintzat hartu gabe. Era berean, zenbait zeharkako zergen ordainketa salbuetsita geratu zen. Honenbestez, alde batetik, indarrean zegoen kanbio tipo anitzen sistema bertan behera utzi zen, eta bestetik, abantaila konparatibodun jardueretan barne zein kanpo salneurriak parekatzeko kanbio tipo berri eta bakarra sartu zen indarrean.

Gainera, sektore publikoaren parte zen banka sistemaren gainean gobernua aurrera eramaten zuen kontrolari ezker, gobernua, esportatzaileei euren jarduera komertzialarekiko proportzionala zen kapital zirkulatzailea maileguan hartzeko baimenarekin, finantzazio egokia bermatu zien. Esportaziorako pizgarri nagusi guztiak gaur egun arte osorik heldu dira eta nahiz eta banka sistema 80. hamarkadaren hasierako urteetan pribatizatu zen, esportazioen finantzazioa gobernuaren zuzendaritzaren menpean jarraitzen zuen banku zentralaren esku gelditu zen oraindik ere.

Aipatu pizgarriak ez dira subsidioak baizik eta beste helburu batzuekin aplikatutako politiken eraginetatik salbuesten dute jarduera esportatzailea besterik gabe. Hala ere, bestelako pizgarriak ere eskaini ziren eta hauek bai, monetaren gainbaloraketa zeharo gainditzen zituzten benetako subentzioak ziren (askok 70eko urteetan zehar murriztuak edota eliminatuak izan ziren) eta funtsean, zerga zuzen gutxiago ordaindu behar izatea, interes tipo preferenteak izatea eta inportazioetarako lizentzien eskurapenean abantailak izatea suposatzen zuten.

Irabazi margen gutxiko esportazioak handitzera eta esportatzeko merkatu berriak garatzera zuzendutako neurrien kasuan salbu, hala nola inportazioen lizentzietarako sarrera pribilegiatua eta pizgarri oso zehatzak, esportaziorako aipatu pizgarriak industri guztien gain uniformeki aplikatu izan ziren. Are gehiago, Hirugarren Munduko gainerako herrialdeetako esportaziorako pizgarriak ez bezala, eragingarri hauek “zeharkako esportazioei” ere eman zitzaien, hots, esportaziorako ekoizpenera zuzendutako eta barne merkatuan produzitutako eta saldutako ondasunei ere eman zitzaien.

Kanbio tipoaz gain pizgarririk garrantzitsuena, 1968an esportazioei emandako pizgarri guztien bi herenak baino gehiago suposatzen zuen merkataritza askeko erregimen birtual baten aplikazioa izan zen. Erregimen hau ez zuen jarduera esportatzaileen artean diskriminatzen hortaz, ez zituen prezioak distortsionatzen merkataritza askeko egoera batean egongo liratekeen prezioekin konparatuta. Zehatzak ez ziren bestelako pizgarriak aldiz, ustekabean diskriminatzaileak gertatu izan ziren. Beraz, laburbilduz, orobat, aipatutako esportaziorako pizgarriak hein handi batean, ez bere osotasunean, beraien azken ondorioetan neutralak izan zirela baieztatu daiteke.

Hala ere, gobernua ez zen merkatu indarretan bakarrik oinarritu politika ekonomiko edota neurri jakinak martxan jartzeko, zeren, jakin bazekien, merkatua, soilik ematen ziren pizgarriei ezker erantzuten zuela eta beraz, hau dela medio, ondasun, merkatu eta enpresentzako esportazio helburuak ezartzen hasi ziren. Modu honetan gobernua eta enpresen arteko elkar-harremana helburu horien ezarpenerako eta esportazioen arloko zailtasunak gainditzeko, estua bilakatu zen erabat eta bien artean aztertzen ziren egindako aurrerapenak eta noski momentuko merkatal egoera ere bai. Esportazioen arloan emaitzarik hoberenak sariak jasotzen zituzten, eta hauen artean, maileguen eskurapenean abantaila gehigarriak, gobernua gidatutako banku mailegu sistema batean, eta zergen eremuan abantailak zeuden besteak beste. Akats larri bat izango zen gobernua alde-batez eta bere kabuz esportazio helburuak ezartzen zituela baieztatzea edota dekretu bidez determinatzen zituela esportazio mailak. Helburuak gobernu eta esportatzaileen artean adosten ziren eta askotan esportazioetarako zenbait pizgarri zehatz ere bai, batez ere helburuak lortuko zirela ziurtatzeko asmoz. Esan beharra dago gehienetan helburuak lortu eta gainditzen zirela beraz nahiz eta ezin daitekeen kuantifikatu, helburuen bitarteko sistema estimagarria da. Gutxienez, sistema hau gobernua esportazio arloan ematen ziren aurrerapenetaz ondo informatuta mantentzea ahalbidetzen zuen eta honenbestez helburuetan aldaketa jarraiak egin ahal zituen. Horrez gain, aipatu helburuak, beste egoeratan baliatuko ez zituzten aukeretan zein marjinalki errentagarriak ziren esportazio jardueretan murgiltzera bultzatu zituzten enpresak. Aldi berean helburu jakinak lortzearren, esportazioen irabaziak distortsionatuta ikusi zirenean helburuen bitarteko sistemaren eragina handiagoa gertatu zen.

Sortu berriko industrien sustapena politika ez-neutralen erabileraren bidez[aldatu | aldatu iturburu kodea]

3 hamarkadatan, Hego Koreako gobernua modu hautakorran esku hartu egin du esportazioak eta sortu berriko zenbait industri bultzatzeko, baina oro har, behin behineko monopolioak ematen zitzaizkien enpresa handien sorreran lagundu zuen. Adibiderik nabarmenak, zementu, ongarri eta petrolio birfindegi sektoreak dira hirurogei hamarkadaren hasierako urteetan; altzairu eta petrokimika hirurogei urteen amaieran eta hirurogeita hamar urteen hasieran; untzigintza, bestelako produktu kimikoak, kapital eta kontsumo ondasunak hirurogeita hamar hamarkadaren bigarren erdian; eta azken hogeita hamar urteotan, aitzinean Japoniatik inportaturiko osagai elektronikoak. Hauen hastapenetan, hautaturiko industriak baldintza abantailatsuetan epe labur eta luzerako maileguetarako sarbide preferentziala eta zeharkako zerga zein zerga zuzen gehienetan (arantzelak barne), guztietan ez badira, murrizketak edo salbuespenak gozatu zituzten. Hala eta guztiz ere, mailegu eta fiskal abantailak ez zuten sustapen neurri garrantzitsuenak suposatu.

Ontzigintzan salbu, zeinen barne merkatu estimagarririk ez zegoen, babesa izan zen sortu berriko industrien lehenezko pizgarria. Hego Korean, esportatzaileentzako merkataritza askeko erregimen birtual bat mantentzearen politika bortxa-ezina baten menpean, sortu berriko industriarentzako babesa barne salmentetara zuzendutako babesa bakarrik izan zen, hau da, babesa gutxitan zuzendu zen zeharkako esportazioetara eta egin zuenean, zati txiki bati eragin zion bakarrik. Hastapenetan, aukeratutako industriak erabateko babesa bizi zuten kontrolei ezker. Aipatutako kontrolak, gehienetan kupo izaera zuten eta horrela inportazioei muga bat ezartzen zitzaien, baina beste askotan legeak erabiltzen ziren eta honenbestez ondasuna barne merkatuan arrazoizko salneurrian lortu ezin zitekeela erakutsiz gero bakarrik baimentzen ziren inportaziorako lizentziak.

Gobernua, esportazioen helburu sistema erabiliz, industri berriko enpresei beraien produktibitatea asko igotzera behartu zien eta sistema honen aplikazioaz jarduera horiek bai esportazio zuzenen zein zeharkakoen bidez beraien ekoizpenaren zati gero eta handiagoa mundu mailako salneurrietan saltzera behartzen zitzaien. Hauei emandako esportazioetarako subentzio selektiboak, esportazioen irabazi eta babesik gabeko barne salmenten arteko marjinak parekatzea ezinezkoa egin zuen. Haatik, beraien jarduera errentagarria ez zenik ezin liteke esan.

Gobernua, barne merkatuan salmentak babestean, industri berriek prezio diskriminatzaileak aplikatzea ahalbidetu zuen eta horrela, esportazioak errentagarriak gertatzen ziren. Baieztapen honetatik eratorri daiteke beraz, gobernua ez zuela arazorik portaera bereizleak bultzatzeko baldin eta hauek beharrezkoak baziren aurreikusitako helburuak lortzeko eta hau dela medio, lehiakorrak ez ziren merkatal akordioei bere oniritzia ematen zien. Ordainean, subentzio selektiboen politika murriztaileak aplikatu zituen denbora luze batean zehar eta ondorioz, esportazioen hazkunde azkar batean ekinez, hauen errentagarritasuna produktibitate hazkunde erraldoien menpean egotea lortu zuen.

Industri horien garapena sendotzean, estatua selektiboki esku hartu zuen merkatu eragile berriak sortu edo aurretik zeudenak moldatzeko. Emaitza ezin hobea izan zen eta ekimenen adibiderik argiena Daewoo, Hyundai, Samsung eta sektore guztietara hedatzen diren baina manufaktura zein eraikuntza jardueretan kontzentratzeko joera duten bestelako talde konglomeratuetan dago. Merkatua eskaintzen zituen aukeren aurrean erantzun bat bezala hasi baziren ere, 60. hamarkadako estatuaren interbentzionismoari ezker, gaur egungo forma eta tamaina lortu zuten. Enpresa hauen bilakaera funtsezkoa gertatu zen Hego Korear esportazioen komertzializazioa sendotzera zuzendutako jarduerak habiarazteko, zeren produktoreak ziren heinean, 70 hamarkadaren bigarren erdialdeko estatuaren planifikazioaren helburuak lortzeko lehenezko eragileetan bihurtu ziren: industri pisutsua garatzea. Industri hauetan espezializazioa eta azpikontratazioa bultzatzera zuzendutako inbertsio handiak gobernuaren laguntza jaso dute.

Gobernua enpresa mailako industri egitura antolatzeko asmotan, atzerriko inbertsioaren eta teknologiaren gaineko kontrol zorrotza eragin zuen inbertsoreak eta enpresen osaera aukeratuz, sortzen ari ziren industri guztiak atzerriko ekarpenen menpekoak bilakatzen zirelako. Halaber, industriaren osterantzeko garapenean eragiteko gai izan zen, parte hartze honen adibidea, makinaria eta ekipo ondasunen industria da.

Bestelako bitartekoen bidez gobernua maila nazionalean bertikalki integratutako industri garapen bat bultzatu zuen. Hainbat sektoretan, barne ekoizleetatik eratorritako lehengaien proportzio progresiboki hazkorrak erabiltzera behartzen zituzten arauak zabaldu ziren inbertsio proiektu handietan, kapital ondasunak eta ingeniari zerbitzu Korearren alde egiteko. Zentsu berean, gobernua, azken produktu jakinen ekoizleak lehengai zehatzekin hornitzeko, tamaina ertaineko enpresa kopuru murritza aukeratzen zuen.

Orobat, eragile pribatuak Hego Korearen garapen industrialean erabaki klabeak aurrera eramateko orduan ez ziren protagonista bakarrak izan. Ongarri, petrokimika eta petrolio birfindegian lehenengo ekoizleak enpresa publikoak izan ziren eta gaur egun munduko efizienteenen artean dauden labe garaiak ere jabego publikoa zuten. Industria berriak martxan jartzeko enpresa publikora jotzearen erabakia kasuz kasu begiratuz hartu zen eta arrazoi ezberdinengatik: funtsean jarduera hauek aurrera eramateko prest eragile pribatuen gabezia, besteen gaineko eragin anitz eta zuzenak sortu zezaketen industrien hasiera eta garapenaren gaineko kontrol zuzena ezartzearen nahia eta azkenik teknologi zein kapital hornitzaileekin negoziazioetan eragile publiko batek baldintza hobeak lortuko zituelaren esperantza.

Enpresa pribatuak bezala, enpresa publikoak, nazioarteko lehiakortasuna azkar lortzera behartuta zeuden. Hauek, erakunde autonomoak bezala kudeatzen ziren eta etekinak lortzeko asmoa dela eta, sarrera publiko handiak izatera nabarmenki lagundu zuten.

Oro har, nekazal ekoizpenean iharduten ez zuten enpresa publikoen proportzioa Hego Korean, konparazioz erlatiboki altua eta Indiak izan zuenaren parekoa izan zen. Meatzaritza, manufaktura eta zerbitzu publikoen arloko enpresa publiko asko bezalaxe, industri berriak sortzeko helburua ez zen bestelako interesengatik sortu ziren. Askok hilzorian zeuden enpresak berpizteko gobernuaren ekintzen trantsizio fase baten sortu ziren eta zenbaitetan, enpresa handiak inplikatuta zeuden kasuetan, porrota nazionalizazioa ekarri zuen zorra ordaintzeko berme publikoa dela arrazoi. Normalean, konpainia horiek, azkar asko berregituratu eta pribatizatu egiten ziren, hortaz, oro har, aldaketa jarraiak ezagutu zituzten.

Politika multzoen ebaluaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

60 hamarkadaren hasieratik Hego Koreako politika industrialen multzoekin bultzaturiko erreformak ebaluatzeko orduan eta politiken benetako eragina zein izan zen ulertu ahal izateko, pizgarri tasa efektiboak (pizgarri mekanismo zenbakarri guztiak) aztertzea, merkataritza askeko egoera batekin erlazionatzea eta monetaren gain-balorazioa kontutan hartzea ezinbestekoa gertatzen da.

Datuen estimazioak erabiliz, industriak lau multzotan sailkatuko ditugu: “industri esportatzaileak” (ekoizpenaren %10a baino gehiago esportatzen zenean), “inportazioetan lehiadun industriak” (barne eskariaren %10a baino gehiago inportatzen zenean), “esportatzaileak eta inportazioetan lehiadun industriak” (esportazio eta inportazio proportzioak %10a gainditzen zutenean) eta azkenik, “inportazioetan lehiarik gabeko industriak” (esportazio eta inportazio proportzioak %10a gainditzen ez zutenean).

60 hamarkadaren amaieran eta 70 hamarkadaren hasieran manufaktura sektorearen egituraketari dagokionez zera esan daiteke: lehenik Hego Korean abantaila konparatiboa ondo garatuta zeukaten industriak, “esportatzaileak” eta “inportazioetan lehiarik gabeko industriak” ziren, eta bigarrenik, sortu berriko industrien artean, “inportazioetan lehiadun industriak” eta “esportatzaileak eta inportazioetan lehiadun industriak” aurkitzen ziren.

“Industri esportatzaileei” emandako pizgarri tasa efektiboen zenbatekoa %0,8koa izan zen eta beraz industri tradizionalei emandako esportazioetarako pizgarriak neutralak izan zirela argi geratzen da. “Inportazioetan lehiadun industriak“ jasotako esportaziorako pizgarri tasa efektiboak %12,4koa izan ziren. Eta gainerako jardueratan aldiz, esportazioetarako pizgarri tasak negatiboak izan ziren. Beraz, merkataritza askeari dagokionez, esportaziorako pizgarriak neutralak ziren inportazioetan lehiadun industrien kasuan izan ezik.

Industria berri hauek indartzeko emandako pizgarriak barne merkatuko salmentak handitzea eragin zuen. Halaber, industri tradizionalak pizgarri tasa negatiboak izan zituzten hainbat arrazoiengatik, baina funtsean, beste industriei emandako inportazioen aurkako babesagatik, barne merkatuan zegoen lehiakortasunagatik eta kasu batzuetan gobernuak burutzen zituen prezioen gaineko kontrolagatik. Ondorioz esan daiteke beste industri motei emandako babesa industri tradizionalak diskriminatzen zituela eta hauek ez zirela teorikoki zituzten inportazioen aurkako babesaz onuratzen.

Prezioak barne merkatuan, orokorrean, munduko prezioak gehi zegozkien arantzelak baino txikiagoak ziren industri mota guztietan.

Hego Korear politika industrialean, pizgarri politikak, manufaktura produktuak ez bezala, nekazal sektorea ez zuten diskriminatu, are gehiago, gobernua, errentaren gaineko zergaren ordainketaz salbuesteko eta inportazio lehiakorren aurrean nekazariak babesteko, bestelako garapen bideko herrialdeetan inoiz ikusi ez diren manufaktura ekoizleei baino subentzio gehiago eman zien.

Jaiotzen ari ziren industriak bultzatzeko esku hartze selektiboa benetan selektiboa izan zen sektore gutxitan zentratu zelako.

Hego Korean abantaila konparatiboa lortu zuten industriak handitzen eta erabat finkatutako jardueratan bihurtzen zirenean, banakako industriak, denbora aurrera egin ahala, euren garrantzia erlatiboa handitzen zuten eta honenbestez, egoeraz aldatzen ziren heinean industri esportatzailetan edota inportazioetan lehiarik gabeko industrietan bihurtzeko, hauek jaio berriko beste industriengatik ordezkatuak izaten ziren.

Gobernua, merkatuko indarren jardueren gaineko kontrol zuzenak burutzen zituen baliabideen esleipenari zegokionez. Ondo finkatutako industriak orokorrean bakarrik bi motatako kontrol zuzenen menpe egon dira: esportazio helburuak eta kapital merkatuetan eskusartzea. Bestalde, nazioarteko lehiakortasun galerak jasaten zituzten industrien aurrean, gobernua, kontrol zuzen osagarriak hartzen zituen eta honen adibide argi bat ehungintza sektorea da, zeinetan, gobernua hainbatean makina berrietan inbertsioa lagundu zuen teknologia hobetzeko asmoz. Hortaz, kasu batzuetan izan ezik, esportazio helburu sistemaren eragin zuzena industria tradizionalen gain nahiko txikia izan dela dirudi.

Gobernua barne eta kanpo fondo fluxuen gaineko kontrola izatea banku mailegu eta nazioarteko kapital mugimenduen kontrolari zor zaio. Hirurogei hamarkadako finantza erreformak, banku gordailu eta preferentziarik gabeko maileguen interes tasa errealak igo zituzten. Horrela bada, ekimen handiko bitartekariak banku sistemara gordailuak erakartzean, berrikuntzak, gobernuak barne finantza fluxuen gainean zuen agintea sendotu zuten. Era berean, esan beharra dago gobernuak atzerriko epe laburreko kapital sarreren gain kontrol oso arina gauzatu zuela eta beraz ez zuen fondo fluxuen gaineko erabateko kontrola. Haatik, esandakoa, merkatu indarrei ekiteko ahalmena utzi zien gobernuaren eskusartzeagatik zuzenean mugatuta ikusten ez zirelako.

Gobernuaren kontrola finkatutako industrientzako fondo fluxuen gainean ez dirudi modu selektiboan aplikatu zenik, hots, aipatu neurriak merkatu irizpideak erabiliz hartu ziren.

Epealdi batzuetan eskaria eskaintza gainditu zuen baina ezberdintasun horren garrantzia orokorrean dirudi ez zela hainbestekoa izan zeren batetik, industri tradizionalak ez zuten euren ekoizpen gaitasuna azpierabili eta bestetik gaitasun gehigarria sortu izan ezkero, inbertsioa zeharo jaitsiko zen. Puntu honetan ezinbestekoa gertatzen da gauza bat gogoaraztea, izan ere, jaiotzen ari ziren industriak bultzatzeko eskusartze selektiboa sektore gutxitan kontzentratu zen, eta onartu behar da herrialdearen garapena finantzatzeko, Hego Korear gobernua atzerriko kapital sarreren menpean egon zela erabat eta Hirugarren Munduko herrialdeetatik gehien zor dutenen artean kokatu zelarik ondorioz.

Laburbilduz, Hego Korear gobernuaren politika industriala, industrializazio estrategi koherente baten markoan aplikatu da eta aukeratutako industriak, nazioartean lehiakorrak diren bestelako jarduerak baino modu ezberdinagoan tratatu ditu. Estrategiaren helburua, aukeratutako industrietan abantaila konparatiboa eraiki edo berreraikitzea izan da eta era berean lehiakorrak zirenen abantaila konparatiboa esplotatzea. Neurri ez-neutralak ez dira estrategia hau aplikatzeko erabilitako tresna bakarrak izan, zeren, neurri neutralak, aplikatutako neurrien artean gehiengoa izan dira. Esportazioak argi eta garbi onuratu zituzten (inportazioen aurkako babesagatik) neurrietaz baliatuz, merkatu indarrak, nazioartean lehiakorrak ziren industriei baliabideak esleitzeko balio izan zuten. Beraz, Hego Koreako gobernua ez du inoiz baliabideen esleipena mugatzen edo erabakitzen saiatu eta ez-aukeratutako industrien aurreko jarrera edo politika, esportazio arloan batez ere, sustapena edo zilegitasuna ematearena izan zen.

Gaur egungo ekonomia (1970 - 1996)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1962-1992 urteen artean, BPG-a 2’3-tik 194’5-era hazi zen eta gainera, esan beharra dago erritmo hau ez dela geldotu. Garapen honetan, lehen esan dugun bezala, atzerriko laguntzak ezinbestekoak izan dira eta batez ere Ameriketako Estatu Batuetatik, Japoniatik eta zenbait erakunde internazionaletatik etorri da (NBE, Mundu Bankutik, ...). Azken hamarkada hauetan jasan duen hazkundearen ondorioz, Asiar ekonomiaren lau herensugeetariko batean bihurtu da.

Hego Korearen hazkunde ekonomikoa industrializazioan oinarritu da, 1992-an populazio aktiboaren %25’5 industrian lan egiten zuen. Bere industrializazioa esportazioetara zuzenduta egon da beti, horregatik gobernuak esportazio hauek errazteko politika fiskal ezberdinak garatu ditu: atzerriko inbertsioaren sustapena, esportazio enpresentzat lehengaien inportazioei muga edo arantzelik ez jartzea...

Hego Koreako industrian, eskulan merkea erabakigarria izan da, beste herrialdeekin lehiatzerakoan prezio baxuagoak ezarri ahal izan dituelako beti. Sektore garrantzitsuenen artean: oihalgintza, industria elektriko eta elektronikoak eta eraikuntza nabala daude. Ontzigintzan Hego Korea, Japoniaren atzetik, munduko herrialde garrantzitsuena da. Automobilen industria ere berpizten hasi da azkenengo urteetan. Siderurgian eta industria kimikoan ere, eskulan merkea beste herrialdeekiko abantaila konparatibo handia izan dute beti.

Hego Korearen ahultasun bakarra, baliabide energetikoak izan dira, horregatik garapen planen helburu nagusienetarikoa iturri alternatiboak lortzea ziren, gainera, Indonesiarekin sinaturiko akordio bati esker energia nuklear eta gas naturala izango ditu. Bere zorupea ez da inoiz oso aberatsa izan, horregatik, mineralen inportazioan oinarritu da beti bere siderurgia. Halere, zenbait meategi garrantzitsu ditu non Wolframioa eta ikatza nabarmentzen diren.

Bere klima Ipar Korearen antzekoa da, baina erliebe leunagoa duenez, nekazal eragiketak errazagoak izan dira beti. Gainera, garapen planei esker, arrozaren auto-hornikuntza lortu dute, herrialdeko elikagai garrantzitsuena dena. Abeltzaintza arloak ere hazkunde nabarmena izan du azken urteetan, bizi kalitatearen hobekuntzaren ondorioz, okelaren kontsumoa izugarri hazi delako. Bukatzeko, esan beharra dago arrantzaren garapena ere eman dela azken urteetan, batez ere, beste herrialdeekin sinaturiko arrantza tratatuei eta arrain ontzien modernizazioari esker.

Ekonomia nazionalaren garapenean aipagarria da merkatuen liberalizazioa, azken hamarkadetan inportazio eragiketak erraztu egin dira eta gainera arantzelak murriztu dira. Barne merkatuaren irekiera inportazio lizentzien hazkundearekin lortu da eta arantzelen murrizketa prozesua 1984-an hasi zen. Zailtasun gehienak, hirugarren sektorearen liberalizazioa lortzeko eman dira, zerbitzuen sektorea garapen maila baxuena izan duelako Hego Korean. Halere, gobernuak aplikaturiko neurriei esker sektorearen liberalizazio maila altua lortu da. Garraio eta komunikabideen arloan ere, garapen izugarria eman da, merkatal fluxuak errazteko Hego Koreako azpiegituren eraikuntzan inbertsio handiak egin dira, gainera, turismo aldetik, gero eta erakargarriagoa bihurtzen ari da Korea (Hegoaldea, noski), japoniar eta estatubatuar turista asko etortzen baitira urtero. Beraz, Hego Korearen bilakaera begiratzen badugu, nazioarteko harremanak hobetzeko eta barne merkatua irekitzeko ahalegina ikusten dugu.

Nazioarteko merkataritza bizi bat dauka eta bere merkatal harremanak batez ere AEB eta Japoniarekin dira eta ondoren, Alemania, Kanada eta Erresuma Batuarekin.

Hego Korear krisia (1997)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bi Koreen arteko guda amaitu zenean, erabat deuseztaturik geratu zen. Munduko herri txiroenetarikoena zen eta beren ekonomia nekazaritzan oinarriturik zegoen. ’60 hamarkadako hasieran industrializazioa hasi zen eta hiru hamarkadetan munduko herri garatuenen mailara iritsi zen (1996).

Beren ekonomi egitura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1996an, lehenengo sektorea BPGren %6 zen, bigarren sektorea BPGren %30 eta zerbitzuak %50. Ekonomiaren oinarrizko ezaugarria honen irekiera da. Horrela, 1997an, esportazioak BPGren %30 ziren, eta inportazioak %32.7. Tradizionalki beren hazkundea esportazioetan oinarritu zuen, nahiz eta gaur egun barne eskari hazkorraren bultzada kontutan hartu behar den. Krisian (1997) barne eskaria birrindu zen, soldatak txikitu eta langabezi hazkorra agertu zirelako. Horren ondorioz, krisi garaian beren hazkundea esportazioen menpe geratu zen.

Gobernuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gobernu autoritarioek industri talde handien (chaebol) sorrera sustatu zuten. Chaebol hauek sektore ezberdin ugari dituzte beraien barnean eta hauek izan ziren krisiaren arazoa. Aldi berean, langileriaren sindikatze eskubideak ez zieten onartzen, baina bizitza osorako lana ziurtatzen zen.

Industrializazio prozesua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bost urteko planetan oinarritu zen, barne merkatua babesten zutenak (arantzelen bitartez) eta esportazioak hazkundearen motorra bilakatu zuten. Bide hau jarraitutako enpresek interes baxuak izan zituzten.

Enpresak dibertsifikatu eta hedatu ziren kredituak eskuragarriak eta aurrezki tasak oso altuak zirelako, konpainia handiak agertuz. Geroago, barne aurrezki tasa hazkunde hori sostengatzeko txikia bihurtu zenean, atzerriko bankaz zorpetzen hasi ziren, dibisetan. Sistema honek arazorik gabe funtzionatu zuen ’90ko hamarkada arte. Hamarkada horretan egiturazko arazoak sumatzen hasi ziren eta aldi berean, enpresa txikiek ez ziren sistema honetaz onuratu, industri sare tinkorik ez osatuz. Banka sektoreak, aldi berean, Gobernuaren jarraibideak segi zituen, errentabilitatea aldi batera utziz. Helmuga ekoizpena eta esportazioak handitzea zen, baina krisi ekonomikoa zela eta (Hego Asian emandakoa 1997an), enpresen sarrerak murriztu ziren, kreditu itzulketen lehenengo arazoak emanez, finantza sistemaren krisia hasiz.

Globalizazio ekonomikoa zela eta, langileriaren soldatak haziz joan ziren, industriek esku lan merkeko herrialdetan birkokatu ziren eta Mendebaleko herriek eskatzen zioten beraien merkatuak ireki zitzan. 1996an defizita asko hazi zen, erdieroaleen prezioa asko jaitsi zirelako.

Krisia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1997an, arriskuak agerian geratu ziren. Kalitatea kontutan hartu barik egindako inbertsioek (ekoizpena handitzeko) mundu mailako prezioen jaitsiera handiak ekarri zuten, batez ere beraien oinarrizko esportazioetan. Horrela, chaebol handi batzuen porrota ekarriz. Porrot horiek zirela eta, finantza erakunde pilo bat arazoetan ikusi ziren, finantza sistemaren ahultasuna agerian utziz. Porrot hauek arraste efektu negatibo handia izan zuten, beste enpresa ertain eta txikiak porrotera eramanez.

Bankaren galerak izugarriak izan ziren eta honi herrialdearen erreserba faltaren zurrumurrua gehitu zitzaion. Horrela, kredituak eskuratzeko zailtasunak hazi ziren. 1997ko azken hilabetetan, porroten kopurua eguneroko ia 1000 ziren eta langabetu kopurua milioi batean handitu zen. Horrez gain, dolarraren aurreko Won-aren depreziazioak likidezi arazoak areagotzen zituen. Egoera asko okertu zen.

Aurrekoaren ondorioz, kontsumo pribatu zein publikoaren eta inbertsio jaitsiera eman zen eta inflazioa %6.6an kokatzen zen. Kanpo sektorearen hobekuntzak barne eskariaren jaitsieraren ondorioak leundu zituen, Won-aren depreziazioak esportazioak bultzatu baitzituen eta gainera inportazioak %3.8an murriztu ziren. Guzti honen ondorioz, merkataritza defizita oso handia izan zen.

Urte horretan, NMFgaz akordio batera iritsi ziren eta laguntza jaso zuen, gida lerro batzuk jarraituz.

NMFren Programa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Programa honek moneta eta fiskal politika murriztaileak aurrera eraman ziren. NMFren inflazio helburua %9koa zen, moneta masaren hazkundea (M3) %13.5 eta BPGren hazkundea %1 baino gutxiago. Dibisen merkatuetan, Won-aren eguneroko fluktuazioa kendu zen. Fiskal politikak sarreren hazkundea aurreikusi zuen, zergen bitartez (BEZ), eta gastuaren murrizketa aurreikusi zuen.

Finantza sektorea berregituratu zen. Koreako Bankuaren legea berrikusi zen, kalerapenak baimendu ziren eta bankuek Nazioarteko Ordainketen Bankuaren legeak betetzera behartu zituzten. Egoera horretan, finantza instituzioek berregituratze plan bat aurkeztu behar zuten, fusioak eta erosketak bultzatuz.

Inportazioen dibertsifikazio sistema ezeztatzeko, gobernuak egutegi bat osotu zuen eta horrez gain, bonoen merkatua liberalizatu zen eta bertoko enpresen akzioen atzerritarren gaineko kontrola (muga maximoa) kendu zen.

Krisiaren oinarrizko arrazoia chaebolen gehiegizko zorpetzea eta dibertsifikazioa izan zenez, hauen berregituraketa sustatu zen, bideragarriak ez ziren enpresen fusioak eta erosketak bultzatuz.

Pribatizazioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

5 Enpresa pribatizatu ziren. Korea Telecom (komunikazioak), Posco, Kepco (honetan gobernuak jabetzaren %51 mantenduko zuen) eta Namhae Chemical.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]