José María Yanguas

Wikipedia, Entziklopedia askea
José María Yanguas
Bizitza
Jaiotza?
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakhegazkinlaria eta espioia
Zerbitzu militarra
Adar militarraEusko Gudarostea
Parte hartutako gatazkakEspainiako Gerra Zibila

José María Yanguas Air Pyrénées konpainiako pilotu ospetsu bat zen. Nahiz eta haren kontra zeuden frankistekiko kolaborazio susmoak Jose Antonio Agirre bere postuan mantendu zuen.[1] 1937ko ekainaren 21an, matxura bat simulatuz, Zarauzko hondartzan hartu zuen lurra berarekin zoazten pertsonalitateak frankisten eskuetan utziz; atxilotutako guztiak Gasteizera eraman zituzten eta guztiei heriotz-zigorra ezarri zieten; azkenik, 1937ko ekainaren 26an, bi izan ziren erailak: Jose Agirre kapitaina eta Alfredo Espinosa, Jaurlaritzaren Osasun Kontseilaria. Ekintzaren helburua, dena dela, Jose Antonio Agirre bera zen baina Yanguasek ez zuen lortu.[2]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jose Maria Yanguas Asturiasen jaiotako hegazkin-pilotua zen. Bilboko Aero Clubeko partaidea zen eta Push Moth abioneta zahar bat zuen. Pilotu bezala Air Pyrénées konpainian lan egiten zuen. Garaiko Eusko Jaurlaritzaren errespeto zuen eta gerra zibilaren hasieran Arabako Villarrealen borroka batzutan hartu zuen parte. Gerra garaian 60 pertsonalitate baino gehiago eraman zuen batetik bestera: Jesus Maria Leizaola, Julian Zugazagoitia, Andres Irujo, Mijail Koltsov, Juan Astigarribia. 1937an zehar interes handia erakutsi zuen Agirre bera eramateko eta hori susmagarria egin zuen bere interesa.[3] 1937ko ekainean Eliodoro de la Torre Begoñako Andre Mariaren bitxiak eta Emakume Abertzale Batzaren emakume batzuenak Toulousera eramateko enkargua jaso zuen, Bilbon arriskuan baitzeuden, eta horrela egin zuen, Toulouseko Banca Courtoisen utzirik. Bueltarako Alfredo Espinosak, Jaurlaritzaren Osasun Kontseilaria, Jaurlaritza zegoen tokira eramateko eskaera jaso zuen. Espinosa Frantzian zebilen euskal erbesteratuen kanpamenduak prestatzen. Ekainaren 21an Yanguasek lurra Zarautzeko hondartza hartu zuen eta berarekin zoazten errepublikarrak Julian Troncoso komandante frankistaren eskuetan gelditu ziren. Atxilotutako guztiak (Emilio Ubierna, Georges Rougé, Eugenio Urgoiti, Pablo Martínez Baigorri,[4] Jose Agirre eta Alfredo Espinosa Gasteizera eraman zituzten eta guztiei heriotz-zigorra ezarri zieten; azkenik, 1937ko ekainaren 26an, bi izan ziren erailak: Jose Agirre kapitaina eta Alfredo Espinosa. Hondartzan dena prest zegoen hegazkinaren etorrerako: baiñu-etxetxoak kenduta, herriaren argi nagusiak kenduta eta frankisten itsas-ontziak Zarautzen aurrean; horrek guztiak dena aurretik prestatu zegoela erakusten zuen.

Yanguas libre gelditu zen eta Joaquin Goyoagarekin batera, automobil lantegi baten gerentea eta frankista ezaguna; automobilez Toulousera itzuli zen eta han utzitako bitxi guztiak hartu zituen. Begoñakoak santutegira itzuli ziren eta besteak, EABrenak, betirako desagertu ziren. Antza, Yanguasek eta Goyoagak bitixiak Troncosoren eskuetan utzi zituzten eta honek, ondoren, Fidel Dávila Arrondo generalari eman omen zizkion. Birjinaren bitxien itzulera Erregimenak erabili zuen helburu propagandistikoz eta nazionalisten aurkako publizitate egiteko. Ofizialki Goyoaga izan zen bitxiak "berreskuratu"" zituena.[5]

Yanguas, frankistek traidorea gaizki ikusten zutelako edo, agian, bere lana jarraitzeko, Frantziara itzuli zen. 1937ko amaieran Mexikon erbesteratu zen.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentzia zerrenda[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Iñaki Egaña: http://books.google.es/books?id=PucipZwqWoQC&pg=PA225&lpg=PA225&dq=Jose+Maria+Yanguas+piloto&source=bl&ots=hHys5nA5nl&sig=AxxLcmiGKkumOsLPb, 226 or.
  2. http://www.elgrancapitan.org/foro/viewtopic.php?t=12221
  3. Pedro Barruso Barés: El frente silencioso. La guerra civil española en el sudoeste de Francia. Alegia: Hiru, 2001, 96-99 or.
  4. Air Pyrénées barruan Yanguasen nagusia zen eta iturri batzuen arabera konspirazioan hartu zuen parte; horrela dio Angel Ojangurenek: Angel Ojanguren: de procónsul británico en Bilbao a delegado vasco en Roma. Bilbo: Sabino Arana Fundazioa, 1990, 121.or.
  5. La Gaceta del Norte, 1937ko abuztuaren 15an.