Andres Irujo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Andres Irujo
Bizitza
Jaiotza Lizarra1907ko azaroaren  29a
Herrialdea  Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Heriotza Buenos Aires1993ko irailaren  29a (85 urte)
Familia
Aita Daniel Irujo
Anai-arrebak
Hezkuntza
Heziketa Deustuko Unibertsitatea
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak politikaria
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Euzko Alderdi Jeltzalea

Andres Maria Irujo Ollo[1] (Lizarra, 1907ko azaroaren 29a - Buenos Aires, 1993ko irailaren 29a) nafar politikari abertzalea izan zen.

Daniel Irujo Urraren semea zen. Zuzenbideko ikasketak egin zituen Deustuko Unibertsitatean. Hamasei urte zituela sartu zen Euzko Alderdi Jeltzalean. 1930-1936 urteetan bere anaia Manuelekin egin zuen lan, eta Gerra Zibilaren hasieran, Gipuzkoako Barne Arduradun Nagusia izan zen, Eusko Jaurlaritza sortu zen arte. Bere anaia Manuelen laguntzailea izan zen Espainiako Errepublikako ministro hautatu zutenean, eta Frantziara, lehenik, eta Argentinara, hurrenik, jo zuen Gerra Zibilaren ondoren. 1942an Ekin argitaletxea sortu zuen Buenos Airesen Isaac Lopez Mendizabalekin batera, eta Boletín del Instituto americano de Estudios Vascos hasi zen argitara ematen 1950ean. Los Vascos y La República Española. Contribución a la Historia de la guerra civil 1936-1939 (1944) eta Los Vascos y las Cruzadas (1946) liburuak idatzi ditu besteak beste. Ameriketako Eusko Ikaskuntzen Buletina zuzendu zuen 1977. urteaz gero.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Irujo abizena horrela idaztea euskal herritar horren aukera pertsonala da. Izan ere, Euskaltzaindiak, euskara baturako, Iruxo onartu du deitura horren grafiatzat. Ikus Euskal Onomastikaren Datutegia.