Gazta-tarta

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gazta-tarta
flan (en) Itzuli, Tarta, pastel bete eta torte (en) Itzuli
Materialakirina
arrautza
gazta freskoa
azukrea
pie crust (en) Itzuli
Osagaiakarrautza, esnea eta azukrea

Gazta-tarta[1] gazta nahastura osagai nagusi duen postrea da. Zenbait aldaera du baina bere osagaiak gazta, igurzteko edo gaztatxoak gazta gehien bat, azukrea, arrautzak, esne-gain likidoa, esnea. Osagai hauek mamitu eta gero oinarrirako gailetazko oinarri-orearen gainean jartzen dira.

Moussezko gazta-tarta[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Herriko jatetxetan zerbitzatzen den azkenburuko nagusia da. Gazta moussez dago eginda eta gainetik mugurdizko marmeladarekin apainduta egoten da.

Osagaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 200 ml igurzteko gazta
  • 200 ml esne-gain likidoa
  • 1,5 dezilitro esne (baso erdi)
  • 3 arrain buztanak (poltsatxo gelatinak ere)
  • 80 gr azukre
  • gurina
  • gailetak

Oinarriaren prestaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gailetak txikitu irabiagailuan, bota gurina eta oratu eskuekin. Moldea estaltzeko gaina egin.

Moussezko gazta-tarta prestaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Berotu gazta, azukrea eta esnea eta hagatxoarekin ondo nahastu nahastura homogeneoa lortu arte.
  2. Gelatina egin: arrain buztanak busti eta bigun daudenean kendu ura eta bota nahasturari bero dagoela.
  3. Erdi harrotu esne-gaina
  4. Nahastu dena eta bota gailetazko orea duen moldera.
  5. Utzi hozten 6 ordutik gora
  6. Apaindu mugurdizko marmeladarekin.

Gazta-tarta[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arroz-tartaren antzeko itxura du. Gaztelaniaz quesada deritzo.

Osagaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 200 ml igurzteko gazta
  • 200 ml esnegain likidoa
  • Jogurt natural bat
  • Baso arrunt bat irin
  • Baso bat eta erdi azukre
  • Baso arrunt bi esne irin
  • 3 arrautza

Prestaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Dena nahastu, pasta homogeneoa geratu arte
  • Labean 180-200 °C 25 minututan

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskalterm: [Hipermerkatuetako Produktuak Hiztegia] [2009]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]