Étienne-Denis Pasquier
Wikipedia(e)tik
Étienne-Denis Pasquier (Paris, 1767ko apirilaren 21a - ibidem., 1862ko uztailaren 5a) frantziar politikaria izan zen. Estatuko kontseilari eta Poliziako buruzagi izan zen Inperioaren garaian. Napoleon I.ak baroi izendatu zuen 1808an. Justiziako ministroa izan zen Richelieuren gobernuan (1817-1818), eta Kanpo Arazoetako ministro Decazes eta Richelieuren gobernuan. Frantziako kantziler izendatu zuen Luis-Filipe I.ak. 1848an, politika utzi zuen.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.