1640ko krisia

Wikipedia, Entziklopedia askea

1640ko krisia Austrien Hispaniar Monarkiak jasan zuen krisi politikorik larriena izan zen, dinastia honekin amaitzeko zorian egon baitzen. Izan ere, Portugalen banaketa gertatu zen. Filipe IV.a Espainiakoaren agintaldian gertatu zen, eta krisi honen arrazoi nagusien artean bere balido boteretsua zen Olivares konde-dukeak proposatutako Arma Batasuna egon zen. Guztia Hogeita Hamar Urteko Gerraren eta Zazpi Herbehere Batuen Errepublikako Holanda eta Zeelandako errebeldeen aurkako Laurogei Urteko Gerraren berrabiatzearen testuinguruan.

1640ko krisia XVII. mendeko krisia bezala ezagutzen denaren barnean dago, bereziki Europako erdialdeak eta hegoaldeak jasan zutena. Filipe IV.aren Monarkia Katolikoak, beste europar monarkia konposatu batzuk bezala, euren egitura politiko eta soziala zalantzan jartzen zuten barne eta kanpoko erronka garrantzitsuei aurre egin behar izan zien. Frantziar monarkia zen, ez zailtasunik gabe, absolutismora eboluzionatzeko hobekien kokatua zegoena, ingelesak, beste horrenbesteko une latzak bizitzen ari zena (ingeles iraultza), konponbide aurreratuago bat lortu zuen bitartean: monarkia mugatua.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]