Filipe IV.a Espainiakoa
Filipe IV.a Austriakoa (edo Habsburgokoa) (Valladolid, 1605eko apirilaren 8 — Madril, 1665eko irailaren 17), ezizenez Handia edo Errege-planeta, Espainiako erregea zen 1621eko martxoaren 31tik hil arte. Bere 44 urte eta 170 eguneko erreinaldia Habsburgo leinuko luzeena eta Espainiako historian bigarrena zen, Filipe V.a eta gero.
[aldatu] Biografia
Aita Filipe III.a eta ama Margarita Austriakoa zituen.
Hasieran, gobernuaren erantzukizuna Gaspar de Guzman Olivareseko konde-dukearekin erdibanatu zuen. Kanpo politikari ekin zion, Europan Espainiako nagusigoa mantentzen saiatuz. Olivares erori ondoren, berak hartu zuen gobernatzeko erantzukizuna Luis Mendez de Haro Olivaresen loba eta Medina de las Torreseko dukearen laguntzaz.
Europa protestante eta Frantzia katolikoaren aurkako guda etengabeak Espainiaren beheraldia bultzatu zuen. Europan nagusitasuna Luis XIV.a Frantziakoa izan zuen eta Portugal eta Herbehereetako independentzia aintzat hartu behar zuen.
[aldatu] Ezkontza eta seme-alabak
1615eko abuztuaren 17an Bordelen ordezkarien bitartez Henrike III.a Nafarroakoaren alaba zen Elisabet Borboikoa ezkondu ondoren, urte bereko azaroaren 25ean Konpantzian elkartu eta berriro Burgosko katedralean ezkontza errepikatu zuten. Zazpi seme-alaba izan zituzten:
- Maria Margarita (1621)
- Margarita Maria Katalina (1623)
- Maria Eugenia (1625–1627)
- Elisabet Maria Teresa (1627)
- Baltasar Karlos (1629–1646), Asturiasko printzea
- Maria Ana Antonia (1636)
- Maria Teresa (1638–1683), Luis XIV.a Frantziakoa ezkondu zuena.
1649an bere loba zen Mariana Austriakoa ezkondu eta bost seme-alaba izan zituen:
- Margarita Teresa (1651-1673), Leopoldo I.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa ezkondu zuena.
- Maria Ambrosia de la Concepción (1655)
- Filipe Prospero (1657-1661), Asturiasko printzea.
- Fernando Tomas (1658–1659)
- Karlos (1661–1700), oinordekoa
María Calderón maitale izan eta seme bat izan zuen:
- Joan Jose {1629–1679}
| Espainiako errege-erreginak | ||
|---|---|---|
|
Fernando II.a eta Isabel I.a | Joana eta Filipe I.a | Joana eta Karlos I.a | Filipe II.a | Filipe III.a | Filipe IV.a | Karlos II.a | Filipe V.a | Luis I.a | Fernando VI.a | Karlos III.a | Karlos IV.a | Josef I.a | Fernando VII.a | Isabel II.a | Amadeo I.a | Alfontso XII.a | Alfontso XIII.a Egungoa: Joan Karlos I.a |
||