1890eko Bizkaiko greba orokorra

Wikipedia, Entziklopedia askea

1890eko Bizkaiko greba orokorra Meatzaldean eta Ezkerraldean egindako greba izan zen, Euskal Herriko lehendabiziko greba modernoa izan zena.

Greba

1890eko maiatzean Bizkaian egin zuten lehendabiziko greba orokor modernoa izan zen. Sozialistek antolatuta, hilaren 13an Zugaztietako Orconera Iron Ore Company Limited meategian 200 lagun hasi eta gertuko meategietako meatzariek, Ortuella eta Gallartakoek bat egin eta Sestao eta Barakaldoko lantegietako langileetara zabaldu ondoren 30.000 langile izan ziren greban ugazaben tabernatik at jateko eskubidea eta ugazaben barrakoitik at lo egiteko eskubidea aldarrikatuz[1]. Facundo Perezaguak zuzenduak, langileek Bilbora joateko ahalegina egin zuten baina armadak eskua hartzea arabaki zuen. Hain zen gogorra egoera, ezen Loma jeneralak armadaren babesa kentzeko mehatxua bota baitzuen. Ugazabek eskubideak onartu zituzten eta baita udan bederatzi orduko lanaldia eta neguan hamaika ordukoa izatea ere[2].

Ondorioak

Unamunoren esanetan Bizkaiko "greben, grabe handien aroa" inauguratu zuen greba honetan langileek lortutako garaipenaren ondorioz PSOEk bizkaitar mugimenduaren hegemonia lortu eta Gipuzkoara zabaldu zen. Ugazabek hitza jan[3] eta, berriro, 1903an greba bortitza sortu zuen.

Erreferentziak