23P/Brorsen-Metcalf

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

23P/Brorsen-Metcalf izenekoa gure Eguzki-sistemako aldikako kometa bat da. Theodor Brorsenek aurkitu zuen Alemaniako Altona herritik, gaur egun Hamburgoko auzoa dena, 1847ko uztailak 20an. Kometa hau aurkitu zuen bigarrena Kaspar Schweizer izan zen Moskutik, 1847ko abuztuak 11n. Bere itzulera 1919 eta 1922 bitarterako iragarri zen.

1919ko abuztuak 21ean kometa Joel Hastings Metcalf astronomo eta apaizak berraurkitu zuen AEBetako Vermont estatuko Camp Idlwild herritik, eta 8. magnitudekoa bezala adierazi zuen. Beste aurkitzaile batzuk Edward Emerson Barnard (Yerkes behatokia, Wisconsin)etik urte horretako abuztuak 22an, Michel Giacobini Paristik, Ostrovlev Krimeako Theodosia herritik eta Selavanov San Petersburgotik izan ziren. 1919ko irailaren amaieran Brorsenen kometa zela baieztatu zen.


Aurrekoa
22P/Kopff
Aldikako kometa
1847ko uztailak 20an aurkitua
Ondorengoa
24P/Schaumasse