324 Bamberga
Wikipedia(e)tik
324 Bamberga, asteroide gerrikoan aurkitutako 324. asteroidearen izena da. 1892ko otsailak 25ean aurkitu zuen Johann Palisak Vienako behatokitik.
Aurkitu zen azken asteroide handietako (200 kilometro baino gehiagoko diametroduna) bat da. 433 Erosez gain, Lurretik gertuko asteroide taldekoa dena, prismatikoz ikus daitekeen azken asteroidea da. Bamberga, hamargarren asteroiderik dizdiratsuena da, 4 Vesta, 2 Palas, 1 Ceres, 7 Iris, 6 Hebe, 3 Juno, 18 Melpomene, 15 Eunomia eta 8 Floraren ondoren.
| Aurrekoa 323 Brucia |
Asteroidea 1892ko otsailak 25ean aurkitua |
Ondorengoa 325 Heidelberga |