Abbe (aintzira)

Koordenatuak: 11°10′N 41°47′E / 11.17°N 41.78°E / 11.17; 41.78
Wikipedia, Entziklopedia askea
Abbe (aintzira)
Gizateriaren Ondare
Datu orokorrak
Garaiera243 m
Motasalt lake (en) Itzuli
Luzera24 km
Azalera320 km²
Sakonera37 m
Bolumena3 hm³
Geografia
Map
Koordenatuak11°10′N 41°47′E / 11.17°N 41.78°E / 11.17; 41.78
Hidrografia
Betebidea
Arroaren azalera64.000 km²

Abbe Etiopia eta Djibuti arteko mugan dagoen aintzira da. Afar eskualdean kokaturik dagoen aintzira gazi endorreikoa da[1].

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Afarreko sakonunean dauden sei aintziretako bat da, gainerakoak Afambo, Bario, Gargori, Gummare eta Laitali dira. Sakonune endorreiko batean dagoenez Awash ibaiaren urak jasotzen ditu[1] baina hustubiderik ez du. Klima lehorreko eskualdea denez uraren lurrunketan mantentzen du aintziraren ur maila[2], 320 km2-ko azalera batazbeste eta 8'6 metortako sakonera duena. Azken urteetan Awash ibaiaren urak inguruko lursailak ureztatzeko ibili izan dira eta Abbe aintziraren maila jaisten hasi da.

Abbe aintzirako ura oso gazia da[2] eta flamenkoak aurkitzea ohikoa izaten da, ur gazi horietan aurkitzen baitute elikagaia[3].

Aintziran kareharrizko tximiniak aurkitzen dira, garaienek 50 metrotako altuera dute. Tximinia horietatik lurruna ateratzen da, izan ere aintzirako ur karbonatatua eta azpitik datorren fluido geotermalak bat egiterakoan sortzen baitira[4].

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urte guztian jotzen du eguzkiak eta airea lehorra da. Hileroko tenperatura maximoak 30º eta 40º artean egoten dira eta minimoak 21º eta 30º artean. Prezipitazioak urriak dira eta batez ere udako hilabetetan kontzentratzen dira.

    Datu klimatikoak (Lake Abbe, Djibouti)    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 30.4 30.8 32.9 35.0 38.0 40.4 39.9 38.6 37.5 35.0 32.3 30.8 35.1
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 20.1 21.8 23.2 25.0 27.2 29.3 27.4 27.0 28.0 24.3 21.7 20.4 24.6
Pilatutako prezipitazioa (mm) 5 9 14 19 7 3 32 45 20 9 6 3 172
Iturria: Climate-Data.org, altitude: 251m[5]

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b A Directory of African Wetlands. (Noiz kontsultatua: 2023-09-22).
  2. a b Hammer, U. T.. (1986). Saline Lake Ecosystems of the World. Springer, 15 or. ISBN 90-6193-535-0..
  3. (Ingelesez) Hubbard, Nyla Jo Jones. (2011). Doctors Without Borders in Ethiopia: Among the Afar. Algora Publishing ISBN 978-0-87586-853-0. (Noiz kontsultatua: 2023-09-22).
  4. (Ingelesez) Schagerl, Michael. (2016-08-16). Soda Lakes of East Africa. Springer ISBN 978-3-319-28622-8. (Noiz kontsultatua: 2023-09-22).
  5. .

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]