Flamenko (hegaztia)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Wikipedia:Taxotaula bat irakurtzeko eraTaxotaula bat irakurtzeko era
Flamenko
Flamenko bi
Flamenko bi


Sailkapen zientifikoa
Erreinua: Animalia
Filuma: Chordata
Klasea: Aves
Ordena: Phoenicopteriformes
Fürbringer, 1888
Familia: Phoenicopteridae
Bonaparte, 1831
Artikulu hau hegaztiari buruzkoa da; musika gaitzat duena beste hau da: Flamenko

Flamenkoak (Phoenicopterus) Phoenicopteriformes ordenako hegaztiak dira, Phoenicopteriformes ordenako genero bakarra, Ameriketan lau espezie eta Eurasian beste bi bizi direnak[1].

Uretan nahiz lurrean bizi daiteke, zingiretan batez ere. Flamenkoek krustazeoz eta algaz elikatzen dira. Beren mokoak garrantzitsuak dira bere janaria lokatzetik bereizteko. Animalia ha, omniboroa da; hau da, haziak, algak eta abar jan ditzake. Baita ere, artemiak (krustazeo mota bat) jaten dute eta honek beren kolore arrosa ematen die. Jaiotzean zuriak dira, baina handituz joan ahala kolore arrosa hartzen doaz. Elikadura ona izanez gero, kolore gorriagoa hartzen dute, eta gaixorik egonez gero berriz, zuri jartzen dira. Buru mokodun eta txikia du. Lepo eta hanka luze eta argalak ditu.

Normalean, bikotez aldatzen dute. Flamenkoen ernaldiak 28-32 egun inguru irauten du. Ernaldi bakoitzean kume bakar bat izaten dute. 27 urtetik 50 urtera bizi daitezke. Animalia sozialak dira. Gainera lurrean nahiz uretan bizi daitezke.

Taxonomia [aldatu]

Phoenicopterus generoan eta Phoenicopteridae familian dauden espezieak bakarrak dira ordenan:

Espezieak Hedapena
Flamenko arrosa (Phoenicopterus roseus) Eurasia eta Afrika Afrika, hegoaldeko Europa eta hego eta hego-mendebaldeko Asia
Flamenko txikia (Phoenicopterus minor) Afrikatik ipar-mendebaldeko Indiara
Txiletar flamenkoa (Phoenicopterus chilensis) Amerika Hego Amerika
Jamesen flamenkoa (Phoenicopterus jamesi) Andeak
Andetar flamenkoa (Phoenicopterus andinus) Andeak
Karibeko flamenkoa (Phoenicopterus ruber) Karibe eta Galapagoak.

Galeria [aldatu]

Erreferentziak [aldatu]

  1. Svensson, Lars; Zetterström, Dan; Mullarney, Killian & Grant, P. J. (1999): Collins bird guide. HarperCollins, London. ISBN 0-00-219728-6
Commons-logo.svg
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:
Flamenko (hegaztia)
Wikispecies-logo-en.png
Wikispezieetan orrialde bat dago honi buruz:
Flamenko (hegaztia)


Biologia Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.