Abubaker Kaki Khamis
Wikipedia(e)tik
Abubaker Kaki Khamis (Elmuglad, Sudan, 1989ko ekainaren 21a) 800 metrotan espezializatutako atleta sudandarra. 2008ko martxoaren 9an Valentzian ospatu zen Pista Estaliko Atletismoko Munduko Txapelketa irabazi zuen 800 metroko modalitatean 1'43"90 markarekin. Ondorioz, 18 urterekin, Pista Estaliko Atletismoko Munduko Txapelketa bat irabazten duen atletarik gazteena bihurtu zen.
Palmaresa [aldatu]
| Urtea | Txapelketa | Lekua | Emaitza | Modalitatea |
|---|---|---|---|---|
| 2005 | Kadete Munduko Txapelketa | Marrakech, Maroko | 3. | 1500m |
| 2006 | Junior Munduko Txapelketa | Beijing, Txina | 6. | 800m |
| 2007 | All-Africa Games | Aljer, Aljeria | 1. | 800m |
| 2008 | GE Galan | Estokolmo, Suedia | 1. | 1000m |
| 2008ko Pista Estaliko Atletismoko Munduko Txapelketa | Valentzia, Espainia | 1. | 800m |
Markarik onenak [aldatu]
- 800 metro - 1'43"90 (2007) - Sudango errekor nazionala
- 1000 metro - 2'15"07 (2008) - Pista estalian, Munduko errekorra junior kategorian
- 1500 metro - 3'45"06 min (2005)