Adelbert von Chamisso
Adelbert von Chamisso de Boncourt edo Louis Charles Adélaïde de Chamissot (Boncourt, Champagne, Frantzia, 1781eko urtarrilaren 30a - Berlin, Alemania, 1838ko abuztuaren 21a) alemaniar idazlea izan zen.
[aldatu] Biografia
Jatorriz frantsesa zen; Izuaren garaian joan zen Alemaniara (1792). 1815ean itsasoratu zen mundu osoan barrena izadiari buruzko ikerketak egiteko asmotan. Bidaldia amaitu eta Berlingo Botanika Museoaren zuzendari izendatu zuten. Bidaia honen fruitu, Reise um die Welt ("Munduaren inguruko bidaia") liburua eman zuen argitara geroago, 1836. urtean.
Peter Schlemihls wundersame Geschichte (1824, "Peter Schlemihlen istorio miresgarria", Asun Garikanok euskaratua) lana erbestean dagoenaren aitorpena da, itzala galdu zuen gizon baten historia; bertan, errealitatea eta fantasia nahasten dira etengabe eta ez da bertan kutsu autobiografikorik falta. Poema ugariren egilea da: Frauenliebe und Leben ("Emakumeen amodioa eta bizitza"). 1833. urtean Musen Almanaka aldizkariko zuzendari izendatu zuten. 1828. urtean Chamissok Des Basquen Etcheons Klage ("Etxahun euskaldunaren kexua") poesia Etxahun Barkoxe Zuberoako koblakariari idatzi eta eskaini zion.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.