Agrako gotorlekua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Agrako Gotorlekua1
UNESCOren gizateriaren ondarea

Amar Singh atea, gotorlekurako bi sarreretako bat

Mota Kulturala
Irizpideak iii
Erreferentzia 251
Kokalekua India
Eskualdea2 Asia eta Ozeania
Izen ematea 1983 (VII. bilkura)
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena

Agrako Gotorlekua, Lal Qila, Agrako Gotorleku gorria edo soilik Gotorleku Gorria ere deitua (ez da Delhiko Gotorleku Gorriarekin nahastu behar), Iamuna ibaiaren mendebaldeko ibarrean dago, Indiako Uttar Pradesh estatuko Agra hirian, Taj Mahaletik 2,5 kilometro iparmendebaldera. Gotorlekua, hareharri gorriz eraikia (honegatik datorkio izena), Akbar enperadore mogoldarraren erregealdian, 1565 eta 1573 bitartean, zehatzago defini daiteke harresituriko jauregi bezala, bere barnean, jauretxe eta jauregi multzo harrigarria duelarik, Akbarren konplexutasunetik bere biloba Shah Jahanen sinpletasunerainoko arkitektura estiloekin, eta Iamuna ibaiaren urez betetzen zen lubaki sakon batez inguratua.

Multzo harrigarri honetara, "Amar Singh gate" delako atetik sartzen da, behin barrura sartu ondoren, eskumatara, "Jahangiri Mahal" delakoa dagoelarik, Akbarren erregealditik datatua dagoen jauregi bakarra. Honen ondoan, "Khas Mahal"a dago, haitzurdin zurizko gela ederra, oso modu ederrean margotutako sabaiekin, Shah Jahanen arkitekturan ohikoa zena, eta bi urrezko pabilioi, Bengalako etxetxoen bereizgarria den teilatuarekin.

1983an, UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen.

Hau da Indiako gotorlekurik garrantzitsuena. Mogoldar Inperioko mogoldar handiak izan ziren Babur, Humaiun, Akbar, Jahangir, Shah Jahan eta Aurangzeb hemen bizi izan ziren eta bertatik gobernatu zuten. Estatuko altxorra izan zuen. Enbaxadore atzerritarrek, bidaiariek eta Indiako historian parte hartu zuten agintari gorenek bisitatu zuten.


Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Agrako gotorlekua Aldatu lotura Wikidatan