Ellora
Wikipedia(e)tik
Ellora edo Ellorā Indiako arkeologia-aztarnategia da, Bombaytik hurbil dagoena. Erdi Aroko hainbat tenplu daude bertan. Horietako batzuk harkaitzean gizonak zulatuak eta beste batzuk adreiluz eta harriz jasoak, vihara eraikuntzen estiloan, eginak dira.
Ellora garai horretako hainbat erlijiorentzat zen leku sakratua, leku berean baitaude tenplu budistak, hinduak eta jainistak. Lehenengo garaietako guztietan aipagarriena Vishrakarmango tenplu budista da. Hala ere, tenplurik harrigarriena Kailasa-ko Shiva-rena da, VIII. mendekoa, hasieran harkaitzean zulatua eta geroztik hartatik ebakia (578-772 bitartean egina).
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.