Qutub Minar

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Qutub Minar eta bere monumentuak, Delhi1
UNESCOren gizateriaren ondarea
Q Minar.jpg
Mota Kulturala
Irizpideak iv
Erreferentzia 233
Kokalekua IndiaIndia
Eskualdea2 Asia-Pazifikoa
Izen ematea 1933 (? bilkura)
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena

Qutub Minar (batzuetan Qutb Minar) munduko adreiluzko minarete altuena da. Delhiko monumentu islamdarrik zaharrena ere bada.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Delhiko lehenengo errege musulmana izan zen Qutb-ud-din Aibak-ek hasi zuen eraikuntza 1193an. Afganistanen dagoen Jamgo minaretearen antzekoa izatea nahi zuen, baina oinarria egitea baino ez zuen lortu. Bere ondorengoa zen Shamsu'd-Din IItutmish-ek hiru solairu gehitu zizkion. Minaretea Firuz Shah Tughluq-ek bukatu zuen 1368an.

Egitura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hareharri gorriz eginiko dorrea da, eta tailaturiko Koranaren berset eta irudi ederrak ditu. 72'5 metrotako altuera dauka eta diametro zabala, oinarrian 14'3 metrotakoa eta puntan 2'7 metrotakoa. Sei solairu ditu eta solairu bakoitzaren bukaeran balkoia dago perimetro osoan.

Qutub Minar konplexua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Qutub Minarren konplexuan aipatzeko beste elementu batzuk ere badaude:

  • Quwwat-ul-Islam meskita: 1198an altxatu zuten. Delhiko sultanerrian eraikitako lehenengo meskita da. Qutub Minar bere minaretea izango zen, baina askoren ustetan defentsa dorrea edo garaipenen baten omenez sorturiko dorrea izan zitekeen.
  • Burdinezko zutabea: 7 metroko altuera duen zutabea da. Oso zaharra da, IV. mendean Chandragupta Vikramaditya erregeak jarri zuela uste baita. Udako solstizioan zutabearen itzala Vishnuren irudiaren norabidean dago, horregatik uste da Vishnu jainkoaren omenez eraikia izan zela. Tradizioak dioenez besoekin zutabea inguratzen duenari eskatutako desioa beteko zaio.
  • Iltutmish-en hilobia.
  • Imam Zamin-en hilobia.
  • Alauddin Khilji-ren madrasa eta hilobia.


Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Qutub Minar


Koordenatuak: 28°31′28″N 77°11′07″E / 28.524355°N 77.185248°E / 28.524355; 77.185248