Sanchi
Sanchi Indiako erdialdeko antzinako hiria da, Madhya Pradesh estatuan, Betwa ibaiaren ertzean.
Budismo-gune nagusietako bat izan zen, eta K.o. I. mendean bertatik abiatu ziren misiolari asko erlijio hura zabaltzeko asmotan. K.o. I. mendean eraiki ziren estupa izeneko hileta-monumentu ederrak daude bertan. Orobat, aipagarriak dira eskulturak ere.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
| Gizateriaren Ondarea Indian | ||
|---|---|---|
|
Kulturala |
||