Agustin de Iturbide

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Agustin de Iturbide

Agustin Cosme Damian de Iturbide y Aranburu (Morelia, Mexiko, 1783ko irailaren 27a - 1824ko uztailaren 19a) Mexikoko politikaria eta militarra izan zen. Haren jokabide politikoa, batez ere Vicente Guerrero buru matxinoarekin bat egitea, erabakigarria izan zen Espainiar Inperiotik Mexikok eta Erdialdeko Amerikak independentzia lor zezaten. Mexikoko lehendabiziko enperadorea ere izan zen, Agustin I.a izenpean.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aita Azkoienen jaioa eta ama euskal jatorrizko noblea zituen.

Armadan 1798an sartu zen, eta 1810erako teniente mailara iritsia zen. Urte horretan, Mexikoko Independentziako Gerra piztu zen, eta, hasiera batean Iturbidek espainiarren alde borrokatu zuen, matxinada bertan behera utzi nahian. Militar jaioa izanik, 1816an Mexikoko iparraldeko armada espainiarraren buru izendatu zuten.

Mexikarren kausaren alde egin zuen emeki, eta Vicente Guerrero buru matxinoarekin ezkutuko negoziazioei ekin zien. 1820an Iturbidek matxinadarekin bat egin zuen, armada leialaren alde gehiena berarekin eramanez. 1821eko otsailean, Iturbidek eta Guerrerok Igualako Plana plazaratu zuten, Mexiko batu, bereizi eta guztiz independentearen alde.

Beste matxino batzuk ekarrarazi zituzten, eta espainiar armada kanporatu. Iturbide gobernu berriaren buru bilakatu zen. Akats historiko batean, alde egin zuten espainiarrei lurren jabetza ordaindu zien zilarrean, eta, hortaz, porrot ekonomiko itzelean hasi zuen Mexiko bere ibilbide independenteak. Atzerakoien babesarekin, Europako erret-familietako bat nahi zuen Mexiko erregetzarako. Baina horietako inork eskaintza onartu ez zutenean (Espainiak oraindik Mexiko berreskuratzeko itxaropena zeukan gainera), Iturbide enperadore bihurtu zen, Napoleonek egin zuen eran. 1822ko uztailaren 21ean Agustin I.aren izenpean Mexikoko enperadore izendatu zuten.

Herrialdea armada bezain gogor gobernatuta, nahigabea laster hedatu zen. 1823an eskualdeko hainbat gobernari altxatu ziren Mexiko errepublika bihurtzeko asmoz. Iturbidek tronua 1823ko martxoaren 19an utzi zuen, eta herrialdetik borrokatu gabe abiatu zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Agustín de Iturbide