Ahmadou Bamba

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ahmadou Bamba

Bizitza
JaiotzaMbacké (en) Itzuli, 1853
Herrialdea Senegal
HeriotzaDiourbel1927ko uztailaren 19a (73/74 urte)
Familia
AmaMame Diarra Bousso
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakarabiera
Wolofera
Jarduerak
Jarduerakteologoa, profeta eta poeta
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaislama

Ahmadou Bamba Mbacke (Woloferaz: Ahmadu Bamba Mbacke, Arabiarrez: أحمد بن محمد بن حبيب الله Aḥmad ibn Muḥammad ibn Ḥabīb Allāh, 1853–1927) Khādimu 'al-Rasūl bezala ezaguna bere jarraitzaleen artean edo "Mezulariaren Zerbitzaria" eta baita Serigne Touba edo "Toubako xekea", Senegaleko Sufi santua eta lider erlijiosoa izan zen, eta baita Mourid Anaitasunaren (Muridiyya) sortzailea.

Mbackek poemak, meditazioari buruzko testuak, erritualak, lanak eta Koranaren inguruko irakaspenak sortu zituen. Ozeano Atlantikoan zehar bidaiatzen ari zen Frantziar inperio kolonialaren aurkako borroka bakezalea zuzendu zuen, beste Tijani marabout ezagun batzuek egin ez zuten bezala, frantsesen aurkako gerrarik deklaratu gabe.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mbacke-Baol-en jaio zen, bere birraitona Maharame Mbackék sortutako hirian, Baol erresuman. Xaadir kofradiako marabut izan zen Mame Momar Anta Sali Mbacké eta Mame Diarra Boussoren semea zen. Ahmadou Bamba musulman sufi aszetiko eta mistikoa zen. Senegal eta Mauritaniako hainbat fatwaren autore da (bereziki, teologia islamiko eta koranaren errezitatzearen ingurukoak). Bere obra idatzi gehiena mistikoa da eta Jainkoaren gorazarpena, otoitza eta Muhammad (Mahoma) profetari laudorio egiteari buruzkoa da.

Ahmadou Bambak arrakasta eta bakearekin predikatzen du, eta bere gomendioak jarraitzen dituenari salbazioa agintzen dio, bere gomendioak Jainkoarenak eta islameko profeta den Muhammadenak baitira.

Touba hiria sortu zuen 1887an. Autoritate kolonialek atxilotu eta Saint-Louiseko kartzelan espetxeratu zuten, 1895ean Gabonen erbesteratu aurretik. Administrazio kolonialak horrela justifikatu zuen erbesteratzea: "informean argi dago Ahmadou Bambari ez zaiola gerra santua predikatzea egozten, baizik eta bere jarrera eta akzioak, eta batez ere bere ikasleenak, guztiz susmagarriak baitira". Dakarrera itzuli zen 1902an, Gaboneko oihan ekuatorialean 7 urte eta 9 hilabetez erbesteratuta egon ondoren. Jendetzak bere itzulera biziki txalotu zuen, hilda zegoela uste baitzen. Administrazio kolonialak berriz ere atxilotzeko ahaleginak egin zituen, baina bere diszipuluek (talibeak) babestu zuten. Azkenik, urtebete pasata (1903an) berriz ere atxilotu zuten eta Mauritaniara bidali.

1910ean, autoritate frantsesak Ahmadou Bambak gerrarik nahi ez zuela ohartzean, berarekin elkarlanean aritzea erabaki zuten.

Bere mugimenduak bultzada handia jaso zuen 1926tik aurrera. Urte horretan Toubako Mezkita Handiaren eraikuntza hasi zen, non Ahmadou Bamba lurperatuta dagoen. Bere hobia peregrinazio gune bilakatu zen. Bere heriotzaren ondoren, Mouriden Anaitasuna bere oinordekoengandik gidatu da autoritate osoz.

Ospakizuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtero Toubako Magal Handia ospatzen da, Cheikh Ahmadou Bambaren erbesteratua izan zen egunean. Ospakizun hau senegaldar emigrazioa dagoen beste hainbat herrialdetan ere egiten da. Profeta gogoratzeko eta oroitzapen hori komunitate bereko gainontzeko pertsonekin elkarbanatzeko unea da ospakizuna. Profetaren betirako zerbitzariak gizadia salbatzeko eta munduari islama erakusteko misioa onartu izana ospatzen da. Bere adierazpenetan horrela dio:

"Adanen seme-alabengatik ez balitz, ez nuke lurrean gau bakar bat ere igaroko. (...) Ni naiz profetaren betiko zerbitzaria."

"Jainkoak aterpea naizela aldarrikatzeko agindua eman dit, eta hemen eta haratagokoan zoriona nahi duenak nigan bilatu behar du aterpea.".

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]