Aines Dufau Lakaberatz

Wikipedia, Entziklopedia askea
Aines Dufau Lakaberatz

Bizitza
JaiotzaDonapaleu1965eko urtarrilaren 19a (59 urte)
Herrialdea Nafarroa Beherea, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaPaueko eta Aturrialdeko Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
frantsesa
Jarduerak
Jarduerakpedagogoa eta hizkuntzalaria
Enplegatzailea(k)Ikas
KidetzaEuskaltzaindia

Aines Dufau Lakaberatz (Donapaleu, 1965eko urtarrilaren 19a) baxenafar pedagogo eta hizkuntzalaria da. Euskal Ikasketetan lizentziaduna da (Paueko eta Aturrialdeko Unibertsitatea).

Uztaritzen egoitza duen Ikas Euskal Pedagogia Zerbitzuaren zuzendaria da. Elkarte honek euskararen eta euskarazko irakaskuntza hedatzen laguntzen du. Ikasmaterialgintza sortzea, Animazio pedagogikoak eta dokumentazio zerbitzu bat kudeatzea dira elkarte honen lan ildo nagusiak. Gaur egun, Ikasek 28 000 bat liburu, CD eta DVD baditu, kasik guziak euskaraz, oroz gainetik euskara(z) ari diren ikasleentzat eta irakasleentzat bilduak: eskuliburuak, entziklopediak, literatura obrak, dokumentalak... Katalogoa sarean kontsultagarri da, eta notizia guztiak deskargatzen ahal dira.

Euskaltzain urgazlea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskaltzaindiak euskaltzain urgazle izendatu zuen 2006ko maiatzaren 26an. Hiztegi Batuko lantaldean aritu izan da 2013z geroztik.[1]

Ikas argitaletxean argitaratzen duten guzia euskara batuzko aditz formak erabiliz idazten dute, nafar-lapurterazko hiztegia eta joskera hobetsiz. Egun guzietako hizkuntza tresnarik baliosena Euskaltzaindiaren Hiztegi Batua dute, eta oroz gainetik Nola Erran hiztegi elektronikoa. Teknika eta zientzia alorretako gaien lantzeko, Euskalterm eta Elhuyarren hiztegiak baliatzen dituzte. Nafar-lapurterazko tradizioari jarraikiz argitaratzen dutena, zubereraz ere argitaratzen dute, eskolako lehen eta bigarren zikloetan ari diren irakasle eta ikasleentzat (2 eta 8 urte). Alabaina Zuberoako haurrek lehenik zuberera menderatu behar dutela uste dute, haur literaturaren bidez, eta halaber zientzien eta matematiken bidez ere bai. Hausturarik ez dadin izan eskolako, herriko eta eskolako mintzairen artean, ikastresnak zubereraz ere argitaratzen dituzte, eskolako lehen urtekoentzat.[2][3]

Zenbait idazlan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Dufau Lakaberatz, Aines» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2019-11-23).
  2. Coyos, Jean-Baptiste ( 1952-). (2019). Euskara batua eta Ipar Euskal Herria : 1964-2018. Euskaltzaindia ISBN 978-84-949787-6-0. PMC 1123022555. (Noiz kontsultatua: 2019-11-23).
  3. Dufau, Aines. (2018). Gaurko egoera. Euskararen batasuna nola ikusten den Ipar Euskal Herritik. Euskaltzaindia. 100. urteurreneko biltzarra (Noiz kontsultatua: 2019-11-23).
  4. Gorostiaga, Hur; Idieder, Arantxa; Dufau, Aines; Bourgoin, Paskal; Ouret, Marie Andrée. (2012). «Irakaskuntza elebidunaren erronka: hiztun osoak egitea» EUSKERA (57): 155–162. ISSN 0210-1564. (Noiz kontsultatua: 2019-11-23).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Ikas webgune ofiziala