Aingeru Epaltza
Wikipedia(e)tik
Aingeru Epaltza, 2011ko martxoan |
||
| Datu pertsonalak | ||
|---|---|---|
| Izen osoa | Aingeru Epaltza Ruiz de Alda | |
| Jaio | 1960ko otsailaren 8a (52 urte) | |
| Iruñea (Nafarroa) | ||
Aingeru Epaltza Ruiz de Alda (Iruñea, Nafarroa, 1960ko otsailaren 8a) euskal idazlea da, Kazetaritzan lizentziaduna. Deia, Euskal Telebista eta Navarra Hoy hedabideetan ibili ondoren, Nafarroako Gobernuko itzultzailea da gaur egun.
1990. urtean Nafarroako Ikastolen Federazioko lehendakari bihurtu zen. Horrez gain, Nafarroako Euskararen Kontseiluko ordezkaria izan zen, baina 1999an kargua utzi zuen Nafarroako Gobernuaren euskara politikarekin bat ez zetorrela eta.
1990. urtean Rikardo Arregi Kazetaritza Saria irabazi zuen Baloraziozko Kazetaritza atalean.[1]
1997. urtean Euskadi Literatura Saria irabazi zuen Tigre ehizan nobela laburrarekin.
Eduki-taula |
[aldatu] Lanak
[aldatu] Saiakera
- Bezperaren bezpera (2007, Pamiela)
[aldatu] Narrazioa
- Garretatik erauzitakoak (1989, Elkar)
- Lasto sua (2005, Alberdania)
[aldatu] Nobela
- Sasiak ere begiak baditik (1986, Elkar)
- Ur uherrak (1991, Pamiela)
- Tigre ehizan (1996, Elkar)
- Rock'n'roll (2000, EEF - Elkar)
- Mailuaren odola (2006, Elkar)
- Izan bainintzen Nafarroako errege (2009, Elkar)
[aldatu] Haur eta gazte literatura
- Lur zabaletan (1994, Pamiela)
- Sorginkerien liburua (1997, Pamiela)
- Baloika (2000, Pamiela)
- Urtegijauna (2002, Elkar)
[aldatu] Sariak
[aldatu] Kazetaritza sariak
- 1990eko Rikardo Arregi Kazetaritza Saria, Baloraziozko Kazetaritza atalean.