Akita (prefetura)
|
Akita prefetura |
|||
|---|---|---|---|
|
|||
| Estatua | |||
| Hiriburua | Akita (hiria) | ||
| Eskualdea | Tōhoku | ||
| Azalera |
11.612,28 km² | ||
| Biztanleria Dentsitatea |
1.145.501 (2005) 95,40 bizt/km² |
||
| Uhartea | Honshu | ||
Akita prefetura (秋田県 Akita-ken) Japoniako Honshu uharteko prefetura bat da. Hiriburua Akita hiria da.
Eduki-taula |
Historia [aldatu]
Akita prefetura antzinako Dewa eta Mutsu probintzien bat egitetik sortu zen.
Geografia [aldatu]
Hontsu uharteko iparraldean dago, eta mendebaldean Japoniako itsasoa du. Gainerako mugakideak prefetura hauek dira: Aomori iparraldean, Iwate ekialdean, Miyagi hego-ekialdean eta Yamagata hegoaldean.
Prefeturak forma errektangularra du; iparraldetik hegoaldera 181 km luze da, eta 111 km mendebaldetik ekialdera. Ōu mendiek prefeturaren ekialdeko muga eratzen dute, eta Dewa mendiak, garaiagoak, prefeturaren erdialdarekiko paraleloak dira. Japoniako iparraldeko leku gehienetan bezala, neguak hotzak izaten dira.
Kostaldean, Oga penintsula da nabarmentzen da.
Ekonomia [aldatu]
Tōhoku eskualdean ohikoa den moduan, jarduera tradizionalak dira nagusi: nekazaritza, arrantza eta basogintza. Gazte jendeak Tokiora eta beste hiri handietara emigratzen du. Akita prefeturak du Japoniako populazio-gainbeherarik handiena. Bigarren Mundu Gerraren amaieran baino biztanle gutxiago ditu gaur egun. Eta oso txikia da, halaber, haurren portzentajea populazio osoarekiko.
Akitako arrozak eta sakeak ospe handia dute.
Hiriak [aldatu]
Herriak barrutika sailkatuta [aldatu]
Kanpo-loturak [aldatu]
|
|||||||||||||||||||||||||||||||||