Alagir

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Alagir

—  Hiria  —
Izen ofiziala osetieraz: Алагир
errusieraz: Алаги́р
Estatua
Barrutia
Subjektua
 Errusia
Iparraldeko Kaukasokoa
Ipar Osetia-Alania
Koordenatuak 43°02′0″N 44°14′0″E / 43.03333°N 44.23333°E / 43.03333; 44.23333Koordenatuak: 43°02′0″N 44°14′0″E / 43.03333°N 44.23333°E / 43.03333; 44.23333
Alagir non dagoen adierazten duen Errusia-ko/-go/-eko mapa
Alagir
Garaiera 1.253 m
Biztanleria 20.949 bizt. (2010)
Sorrera 1850

Alagir (osetieraz: Алагир; errusieraz: Алаги́р) Errusiako Ipar Osetia-Alania errepublikako udalerria eta Alagirski barrutiko zentro administratiboa da. Tereken arroko Ardon ibaiaren ertzean dago, Vladikavkazetik 54 km mendebaldera. 2010ean 20.949 biztanle zituen[1].

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mikhail Vorontsov printzeak sortu zuen hiria 1850ean, zilar eta berun meatze baten ondoan. Hasieran, metal galdategien inguruko kokaleku gotortu bat zen, meatze gune garrantzitsu bilakatu zena. XIX. mende amaieran errusiar eta georgiar langile ugari iritsi zen bertara. Errusiako Gerra Zibilean borroka bortitzak izan ziren eta georgiar biztanle asko hil zen. Leninek kontrairaultzaileei egotzi zizkien Alagirren gertatutako basakeriak, baina georgiarren iritziz osetiar erradikalak izan ziren errudunak.

Biztanleria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2010ean Alagirrek 20.949 biztanle zituen[1]. Osaketa etnikoari dagokionez, gehienak (%91,5) osetiarrak ziren, %5,6 errusiarrak eta %0,6 armeniarrak[2].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Alagir Aldatu lotura Wikidatan