Terek

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Terek
Терек (ru), თერგი (ka)
TerekRiver NorthGeorgia.jpg
Terek ibaia Georgiako iparraldean
Kokapena Georgia
Errusia
Luzera 623 km
Arroa 43 200 km²
Emaria 305 m³/s
Iturburua Kazbek (Georgia)
Ibai ahoa Kaspiar Itsasoa

Terek (Errusieraz: Терек; Georgieraz: თერგი) Iparraldeko Kaukasoko ibai nagusienetako bat da. Georgiako Kazbek mendian sortua, Errusiako federazioan sartu eta Alania, Txetxenia eta Dagestan Errepublikak zeharkatzen ditu. Kaspiar Itsasora isurtzen da, 100 km² baino gehiagoko delta osatuz. Terek ibaiaren bazterreko hiri garrantzitsuenak Vladikavkaz, Mozdok eta Kizlyar dira.

Terek ibaia Vladikavkazen (Alania).











Hidrologia[aldatu]

Terek ibaiaren emaria Stepnoïen, Groznitik (Txetxenia) 40 kilometrora, 73 urtez (1912-1985) neurtua izan da. Ikertutako azalerak 35400 km² du. Emari handiena ekainetik abuztura izaten da, Kaukasoko gailurretako elurra eta glaziarrak urtzen direnean, eta txikiena azarotik martxo bitarte.

Terek ibaiaren batez besteko emariak (/s) Stepnoïen neurtuak
Datuak: 1912 eta 1985 artean[1]

Erreferentziak[aldatu]

  1. UNESCO. Terek ibaia Stepnoïen
Commons-logo.svg
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:
Terek


Geografia Artikulu hau geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.