Albert Roussel

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Albert Roussel

Albert Roussel (Tourcoing, Frantzia, 1869 - Royan, Frantzia, 1937) frantses musikagilea izan zen.

[aldatu] Biografia

Vincent d´Indyren ikasle izan zen Schola Cantorum-en eta geroago hango Kontrapuntu irakasle. Ikasle izan zituen Eric Satie eta E. Varèse. Lehenengo lanak inpresionismoaren eraginpean idatzi zituen, baina geroago ekialdeko musikan hartu zuen oinarri, txinatarrean, batez ere, eta baita indiarrean ere. Hala ere, tonalitateari lotu zitzaion eta ez zen ohiko moldeetatik aldendu.

Lan aipagarriak ditu, besteak beste: Le festin de l´araignée (1912, Armiarmaren oturuntza), Padmâvati (1914-1918) eta Bacchus et Arianne (1930), balletak; Evocations (1910-1911, Gogorazteak), koru-sinfonia; Pour une fête du printemps (1920, Udaberriko festa) poema sinfonikoa; ganbera-musika, pianorako lanak eta abestiak.

Commons-logo.svg
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:
Albert Roussel


[aldatu] Erreferentziak

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak