Bohuslav Martinů
Bohuslav Martinů (Policka, Txekia, 1890 - Liestal, Basilea inguruan, Suitza, 1959) txekiar musikagilea eta biolinista izan zen.
[aldatu] Biografia
Pragako Kontserbatorioan ikasi zuen Josef Sukekin, eta 1923an, Parisen osatu zituen konposizio-ikasketak Albert Rousselekin. Parisen Stravinski ezagutu zuen, Martinuren musikagintzan eragin handia izan zuena.
1941ean, Bigarren Mundu Gerraren ondorioz, Estatu Batuetara joan zen ihesi, eta 1953. urtea arte ez zen itzuli Europara.
Oso musikagile emankorra izan zen, eta fintasun handiko lanak utzi zituen. Musika diatonismoan oinarritu zuen gehienbat, baina irudimen harmoniko handia zuen eta erritmo bizia. Txekiako herri-musikaren eragina ere izan zuen.
Lan aipagarrienak ditu: orkestrarako Policka (1925, Atsedenaldia), eta La Bagarre (1928, Iskanbila); Julieta (1938), Mirandolina (1954) eta Ariadne (1958) operak.
Balletak, pianorako, biolinerako eta biolontxelorako kontzertuak, koru-musika, ganberako musika, pianorako lanak eta kantuak ere idatzi zituen.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.