Aleutiarrak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Aleutiar uharteen kokapena.

Aleutiarrak[1] (ingelesez Aleutian Islands) Alaskako hego-ekialdean dauden eta Kamtxatka penintsularaino doazen sumendi-uharteak dira, iparraldeko Ozeano Barean. Uharteek Bering itsasoa ixten duen 1.900 kilometrotako arkua sortzen dute, 37.800 km² eta 16.000 biztanle ditu, erdia bertoko inuitak.

Izena

Lehen Catherine uhartedia izenaz ezaguna baziren ere, izena txuktxi aliat hitzetik datorkie (euskaraz uharte)

Geografia

Aleutiarrak

Aleutiarrak ez dira uharte multzo bakarra, zenbait taldetan banatuta baitaude:

  1. Fox uharteak
  2. Lau mendietako uharteak (Uniiĝun)
  3. Andreanof uharteak (Niiĝuĝin tanangis)
  4. Rat uharteak (Qax̂um tanangis)
  5. Near uharteak (Sasignan Tanangin)
  6. Komandanteko uharteak (Errusiakoak)

Nahiz eta 300 uharte txiki baino gehiago izan, uhartediaren uharte nagusiak (biztanleak dituztenak) honako hauek dira:

Ia uhartedi osoa Estatu Batuetako Alaskan dago, baina mendebaldeko muturra Errusia da.

Historia

Antzinaroan uharte hauek Amerikara kolonizatzeko bidea ziren. Hala ere, pasabidea baino ez zen, bertoko aleut edo Unangan uhartediko biztanle bakarrak baitziren XVIII. mendean Errusiak uharteak kolonizatu arte.

1867an Errusiak Estatu Batuei Alaska saldu zionean, Aleutiar uharteak tartean ziren.

Bigarren Mundu Gerran, Japoniak Attu eta Kiska uharteak okupatu zituen.

Erreferentziak


Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Aleutiarrak