Alfonso López Michelsen
| Alfonso López Michelsen | |
![]() |
|
|
|
|
|---|---|
| 1974ko abuztuak 7 – 1978ko abuztuak 7 | |
| Aurrekoa | Misael Pastrana |
| Ondorengoa | Julio César Turbay |
|
|
|
| Jaiotza | 1913ko ekainaren 30a Bogotá, |
| Heriotza | 2007ko uztailaren 11 Bogotá, |
| Alderdi Politikoa | Kolonbiako Alderdi Liberala |
| Ezkontidea | Cecilia Caballero Blanco |
| Seme-alabak | Alfonso, Juan Manuel, Felipe |
| Lanbidea | Abokatua |
| Erlijioa | Katolikoa |
Alfonso López Michelsen (Bogota, 1913ko ekainaren 30a - Bogota, 2007ko uztailaren 11) kolonbiar politikaria izan zen. Kolonbiako Errepublikako lehendakaria izan zen 1974tik 1978ra.
Bizitza [aldatu]
Kolonbiako lehendakari ohi Alfonso López Pumarejoren eta Maria Michelsenen semea zen. Zuzenbide-ikasketak egin zituen, eta 1938an hasi zuen politikari-karrera. 1960an, Kolonbiako Mugimendu Iraultzaile Liberala izeneko alderdia sortu zuen. 1974an lehendakari izendatu zuten. Estatuaren intereseko hainbat proiektu egin zituen, hala nola ekonomia-larrialdirako plana, zergen erreforma, inflazioaren jaitsiera eta abar.
Politikari izateaz gainera, irakasle eta gaztelaniazko idazle ere izan zen. Idazle gisa izaera historiko eta politikoko saiakerak idatzi zituen; besteak beste, Introducción al estudio de la Constitución de Colombia (1942); Los últimos días de López (1961); Con mis propios ojos: críticas, crónicas, entrevistas y discursos 1953-1982 (1982); eta El quehacer literario (1989). Horiez gainera, hainbat eleberri argitaratu zituen; besteak beste, Los Elegidos (1953).
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
