Bogotá
|
Bogotá |
|||
|---|---|---|---|
|
|
|||
| Izen ofiziala | Bogotá D. C. | ||
| Estatua | |||
| Departamendua | Hiriburu Barrutia | ||
| Alkatea | Samuel Moreno Rojas | ||
| Koordenatuak | 04°35′53″N 74°04′33″W / 4.59806°N 74.07583°WKoordenatuak: 04°35′53″N 74°04′33″W / 4.59806°N 74.07583°W | ||
| Eremua | 1.775,98 km2 | ||
| Garaiera | 2.640 m | ||
| Biztanleria Metropoli eremua |
6.776.009 bizt. (2005) 7.883.838 |
||
| Dentsitatea | 3.815,36 bizt./km² | ||
| Sorrera | 1538ko abuztuaren 6an | ||
| http://www.bogota.gov.co/ | |||
Bogotá, izen ofiziala Bogotá Distrito Capital (D. C.), Kolonbiako hiriburua eta hiririk handiena da. Cundinamarca departamenduko hiriburua bada ere, alderdi administratiboan Bogotá Hiriburu Barruti bereizi eta deszentralizatua da.[1]
Herrialdeko erdialdean dago, 2.640 metrotan itsas mailatik gora, Bogotako sabanan. Hau Andeetako goi-ordoki bat da, Kolonbiako Ekialdeko mendilerroan dagoena. 1775,98 km²ko azalera dauka[2] eta 2005ean 6.776.009 biztanle zituen, eta metropoli-barrutiak 7.881.156[3]. Hego Amerikako bosgarren hiri handiena da, Sao Paulo, Rio de Janeiro, Buenos Aires eta Limaren ondoren.
Izena txibtxazko "bacatá" hitzatik dator, "mugaldeko lurraldea" esan nahi duena.
Eduki-taula |
Historia [aldatu]
Indiar txibtxen zibilizaziogunea izan zen. 1538ko abuztuaren 6an Gonzalo Jiménez de Quesada espainiar konkistatzaileak fundatu zuen Santa Fé de Bogotá izenarekin. Espainiaren Granada Berriko Erregeorderriaren hiriburua izan zen (1598-1819) Kolonbiako hiriburu bihurtu baino lehen. 1827. urteko lurrikarak suntsitu zituen hiriko eraikuntza zaharrak[4].
Klima [aldatu]
| Datu klimatikoak (Bogotá, El Dorado nazioarteko aireportua) | |||||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| Hilabetea | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
| Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 24.9 | 24.8 | 24.9 | 23.2 | 23.5 | 23.1 | 22.4 | 23.6 | 23.3 | 23.6 | 24.0 | 23.8 | 24.9 |
| Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 19.9 | 19.9 | 19.9 | 19.5 | 19.2 | 18.7 | 18.3 | 18.6 | 19.0 | 19.2 | 19.3 | 19.5 | 19.3 |
| Erregistraturiko tenperatura minimoa(°C) | −3.0 | −6.4 | −3.2 | 0.0 | 0.7 | 1.0 | 0.4 | −1.5 | −0.2 | 0.5 | −3.0 | −6.0 | −6.4 |
| Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 5.5 | 6.4 | 7.6 | 8.5 | 8.7 | 8.3 | 7.7 | 7.3 | 7.1 | 7.6 | 7.9 | 6.3 | 7.4 |
| Euria (mm) | 29.4 | 41.1 | 65.3 | 103.0 | 92.2 | 53.8 | 41.9 | 45.9 | 70.0 | 107.0 | 91.3 | 52.8 | 793.7 |
| Euri egunak (≥ 1 mm) | 8 | 11 | 14 | 18 | 20 | 18 | 17 | 16 | 16 | 18 | 17 | 12 | 185 |
| Eguzki orduak | 187.1 | 148.2 | 143.1 | 109.8 | 112.9 | 113.9 | 136.3 | 137.3 | 122.1 | 120.7 | 130.8 | 162.9 | 1625.1 |
| Iturria: [5] | |||||||||||||
Hedabideak [aldatu]
- El Tiempo eta El Espectador egunkariak.
Hiri senidetuak [aldatu]
Erreferentziak [aldatu]
- ↑ Organización del Distrito Capital
- ↑ bogota.gov.co: Bogotá una ciudad andina
- ↑ 2005eko erroldaren emaitzak
- ↑ Lur entziklopedietatik hartua.
- ↑ Instituto de Hidrología, Meteorología y Estudios Ambientales http://bart.ideam.gov.co/cliciu/bogota/tabla.htm
Kanpo loturak [aldatu]