Alfred Döblin

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Alfred Döblin (1930)

Alemaniar eleberrigilea (Stettin, 1878 - Emmendingen, 1957). Lehen eleberrietan bere garaiko mugimendu historikoak islatu nahi izan zituen. Die drei Sprünge des Wang-Lun (1915, Wang-Lunen hiru jauziak) eleberri espresionista Txinako gizaki eta izadiari buruzko obra da. Sozialista izan zen, baina 1918an marxismoari uko eginez katoliko bihurtu zen. Nazismoa aginteaz jabetu zenean, Frantziara erbesteratu behar izan zuen Alfredek (1933-1940) lehenbizi, eta Estatu Batuetara (1940-1945) gero. Azken hamabi urteak, berriz, Alemanian eman zituen. Gizarte-arazoetan oinarrituriko eleberri ugari idatzi zuen, espresionismoaren ildotik betiere. Lan nagusiak: Berlin Alexanderplatz (1929, Berlin Alexanderplatz, Anton Garikanok euskaratua); Perdon wird nicht gegeben (1935, Ez da barkamenik izango); Der blaue Tiger (1936, Tigre urdina); Der unterbliche Mench (1946, Gizon hilezkorra); Novembre 1918 (1948-1950).

[aldatu] Erreferentziak

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak